euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritzako promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/11

Irudia

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2018-2019ko promozioko 166 graduatu berriei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais, Gipuzkoako lehen diputatu nagusiorde Imanol Lasa, eta eskolako zuzendaria J. Xabier Ostolaza izan ziren. Halaber, Agosti Aranburu EHUalumni eta Biele Taldeko Automatizazio Ingeniaritza arloko zuzendariak hitzaldia eskaini zuen.

Ekitaldian zehar 2018-19 promozioan espediente onenak lortu dituzten graduko ikasleak dagozkien bezala aintzat hartu ziren. Horrez gain, III. Michelin Saria Berrikuntza, Diseinua eta Kalitateari buruzko gradu amaierako lan onenari eman zen. Halaber, ekitaldian erretiroa hartu duten langileei omenaldia egin zitzaien ere.