euskaraespañol

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasle gradudun berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/04

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak 2018/19 ikasturtean ikasketak amaitu dituzten ikasleen graduazio ekitaldia egin zuen, titulazio bakoitzeko espediente onenari saria emateko ere baliatu zen ekitaldiak, bai eta Nabla Wind Power sektore eolikoko enpresari aintzatespena egiteko ere, eskolarekin izandako lankidetzarengatik.

Guztira 112 pertsona graduatu izan ziren Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan, Ingeniaritza Mekanikoan, Industria Kimikaren Ingeniaritzan, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzan, eta Geomatikaren eta Topografiaren Ingeniaritzan.

Ekitaldiaren buru izan zen Iván Igartua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordea eta lagun izango zituen Pilar García de Salazar, Arabako diputatu nagusiordea, Ana Oregi Gasteizko alkateordea, Miren Artaraz Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria, Rubén Ruiz de Gordejuela Nabla Wind Power enpresako kontseilari ordezkaria eta Javier Sancho eskola zuzendaria.