Zerbitzuei buruzko ebazpenak

Oharra: UPV/EHUn berriz ekingo zaie administrazio prozeduretako epeei, betetzeko maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez luzatu baita martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarritako alarma egoera, indarrean jarri zena COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera ezarri zen  COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko (martxoaren 14ko BOE).  Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak honako hau xedatzen zuen lehen hiru ataletan:

  1. Se suspenden términos y se interrumpen los plazos para la tramitación de los procedimientos de las entidades del sector público. El cómputo de los plazos se reanudará en el momento en que pierda vigencia el presente real decreto o, en su caso, las prórrogas del mismo.
  2. La suspensión de términos y la interrupción de plazos se aplicará a todo el sector público definido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.
  3. No obstante lo anterior, el órgano competente podrá acordar, mediante resolución motivada, las medidas de ordenación e instrucción estrictamente necesarias para evitar perjuicios graves en los derechos e intereses del interesado en el procedimiento y siempre que éste manifieste su conformidad, o cuando el interesado manifieste su conformidad con que no se suspenda el plazo.

Errektorearen 2020ko martxoaren 14ko Erabakiaren bederatzigarren atalaren biDez, UPV/EHUn ezarri zen dekretuan xedatutakoa.

Martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak (martxoaren 18ko BOE) aldatu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria, osasun publikoa areago babesteko eta funtsezko zerbitzu publikoak bermatzeko, eta aukera eman zuen prozedurekin jarraitzeko baldin eta funtsezkoak baziren a) interes orokorra babesteko, edo b) zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako.

Kasu horiek albo batera utzita, alarma egoera eta haren luzapenak indarrean egon diren bitartean, prozedurak ebazteko eta jakinarazteko epeak ez du aurrera egin, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarri horrek ezarritako etenaren ondorioz.

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren bidez (maiatzaren 23ko BOE), alarma egoera luzatu zen berriro, oraingoan 2020ko maiatzaren 24ko 00:00etatik 2020ko ekainaren 7ko 00:00etara arte, Diputatuen Kongresuak horretarako baimena eman eta gero. 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarraitu egingo du etendako epe administratiboen zenbaketak, edo berriz hasiko da, alarma egoera eta haren luzapenak indarrean egon bitartean onartutako lege mailako arau batean hala aurreikusi bada. Ildo honetan,  martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez larrialdiko neurri osagarriak hartu ziren arlo sozial eta ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko (apirilaren 1eko EBO). Dekretu horren  8. xedapen gehiagarriaren 1. atalean ezarri zen ezen, prozeduretatik interesdunarentzako kalte edo kargak sor daitezkeen kasu guztietan, administrazioarekiko errekurtsoak jartzeko epeak edo legearen arabera haien ordezko diren aurkaratze, erreklamazio, adiskidetze, bitartekotza edo arbitraje prozedurak jartzeko epeak zenbatuko direla alarma egoera amaitu osteko lehen egun baliodunetik aurrera, kontuan hartu barik zenbat denbora igaro den errekurritutako edo inpugnatutako administrazioaren ekintza jakinarazi zenetik alarma egoera ezarri aurretik. Era berean, salbuespen batzuk egin ziren Sektore Publikoko Kontratuen Legearen (9/2017 Legea, azaroaren 8koa) errekurtso berezia jartzeko epearen etenaren inguruan.

Beraz, alarma egoera ezartzearen ondorioz martxoaren 16an etendako epeak berriz ere hasiko dira zenbatzen, ekainaren 1etik aurrera, alarma egoera indarrean jarri zenean epeak amaitzeko falta zen denbora bete arte, baina ez dira inongo kasutan berriz ere hutsetik hasiko. Administrazioarekiko errekurtsoak edo bestelako erreklamazioak jartzeko epeei dagokienez, administrazioaren ekintza edo erabakia alarma egoera ezarri aurretik jakinarazi baldin bazen, horiek bai hasiko dira berriro, hutsetik, ekainaren 1ean, kontuan hartu barik zenbat denbora igaro den errekurritu edo aurkaratu nahi den administraziaoren ekintza edo erabakia jakinarazi zenetik.