euskaraespañol

‘Pasolini eta kultura herrikoia: bazkaritik erlijiora’ kongresua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/03 Noiz arte: 2022/10/04

Kokapena

Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko Areto Nagusian, urriaren 3an (arratsaldez) eta 4an (goizez eta arratsaldez), UPV/EHUko Filologia eta Historia Saileko Italiar Arloak antolatutako ‘Pasolini y la cultura popular: desde la comida hasta la religión’ kongresua egingo da. Arabako Campuseko Errektoreordetzak, Letren Fakultateak, Filologia eta Historia Sailak eta Arpa Filmek babestu dute kongresua.

Topaketa honetan Pier Paolo Pasoliniren obrari buruzko ikerlari ospetsuek parte hartuko dute. Aurten bere jaiotzaren mendeurrena ospatuko da. Hizlarien artean Rino Caputo (Erroma), Vicente González Martín (Salamanca), Costantino Maeder (Louvain-Lovaina) edo Maura Locantore (Poitiers) aipa daitezke.