euskaraespañol

Araba Ekinean sariak

Saritutako proiektuetatik hiru UPV/EHUren INIZIA Arabacampus programatik igaro dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/10

Irudia

Araba Ekinean sarien XV. edizioan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ekintzailetza programekin lotutako proiektuak nabarmendu dira beste behin ere. Zehazki, sarietako hiru INIZIA Arabacampus programan parte hartu zuten ekimenei eman zaizkie. Programa horrek unibertsitateko kideen artean ekintzailetza sustatzeko askotariko jarduerak biltzen ditu eta BIC Arabarekin elkarlanean egiten da.

Araba Ekinean 2019 saria I+Med kooperatibarentzat izan da. 2014an sortu zen I+Med, INIZIA enpresa mintegian, biomedikuntzaren aldaketan konpainia erreferentea izateko helburuarekin. Lehenengo egunetik, Manu Muñoz, Raúl Pérez, Iñaki López, Sergio Cadernio eta lantalde osoa pazienteen osasuna hobetzeko eginahal betean aritu dira. Bioteknologiak osasunaren arloan aplikatuz, abangoardiako nanohidrogelak sortu dituzte, eta horri esker lortu dute saria.

Gainera, Ekin Day jardunaldiaren barruan, ‘Zure ideiak balio du’ Lehiaketaren XV. edizioko sariak eman ziren. Edizio honetara 55 proiektu aurkeztu dira. Sarituen artean, UPV/EHUrekin lotutako bi ekimen ere badaude.

Sara Irazu eta Borja Maruganen Think & Pick proiektua Eroskik babestutako Nekazaritzako Elikagaiak kategoriako irabazlea izan da. Proiektuaren bidez, stockaren kontrol adimenduna eta egindako erosketen bidez eskuratutako datuen meatzaritzaren kudeaketa adimenduna izango dituen 4.0 intralogistikako azpiegitura bat sortu nahi dute.

Beste alde batetik, Beatriz Uralderen Made In Lycolab Kolageno Naturala proiektua izan da irabazlea Michelin Fundazioak babestutako Industria kategorian. Araban bertako barraskiloekin egindako kolageno naturala ekoizten du Lycolabek, liofilizatua, eta barraskiloen adur hobetu gisa saltzen zaio kosmetika naturalaren industriari.