euskaraespañol

‘Euskararen historia’ liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/05/09, 10:30 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzak 9, 10:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan, Euskal Gobernuak editatutako ‘Euskararen historia’ liburua aurkeztuko da. Ondoren, mintegia egingo da ‘Euskararen historia: bide berriak’ izena hartuta.

Aurkezpenean hartuko dute parte:

- Bingen Zupiria Gorostidi, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua.
- Ivan Igartua Ugarte, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea eta idazlanaren editore kidea.
- Miren Dobaran Urrutia, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
- Joaquín Gorrochategui Churruca, UPV/EHUko Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna eta idazlanaren idazle eta editore kidea.