euskaraespañol

UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako hiru azoketatik lehena, Gipuzkoan

Noiz eta non

2020/01/25 2020/01/25, 09:30 - 14:30

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak egingo dituen Unibertsitate Orientaziorako hiru azoketatik lehena ospatuko du larunbatean, urtarrilak 25ean, Donostian. Gasteizen azoka hurrengo larunbatean izango da, otsailaren 1ean, eta Bilbon otsailaren 8an, larunbata.

Donostian, larunbata honetan, Unibertsitate Orientaziorako Azoka hiru gunetan antolatuko da :

  • Ignacio Mª Barriola Zentroa (Arteak eta Giza Zientziak, eta Gizarte eta Lege Zientzien adarrak + Unibertsitate Zerbitzuak)
  • Carlos Santamaría Zentroa (Osasun Zientzien adarra)
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Ingeniaritza eta Arkitektura, eta Zientzien adarrak),

Nekane Balluerka errektoreak bisitatuko du azoka larunbatean, urtarrilak 25, eta medioei erantzungo die 11:00etan, Ignacio María Barriola Zentroan.

Unibertsitate Orientaziorako Azoketara interesik duen edonor hurbil daiteke, baina bereziki unibertsitate-aurreko ikasleei, haien gurasoei eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Bertan UPV/EHUko 2020-2021 ikasturteko gradu eskaintzari buruzko informazioa aurkituko dute, eta zentro guztietako irakasleek eta Orientazio Zerbitzuko langileek arreta egin eta zalantzak argitzen lagunduko diete egin behar duten ikasketen aukeraketan, banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez. Halaber, informazioa jaso dezakete unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean ere.

Unibertsitate Orientaziorako Azokei buruzko informazioa