euskaraespañol

Psikologia Fakultateko graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/12

Irudia
UPV/EHUko Psikologia Fakultateko graduazio ekitaldia. Argazkia: Carlos Castillo

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Graduaren IX. promozioko 256 pertsonak graduatzeko ekitaldia egin zen Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian. Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Gabriela Chotro Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldian Marian Morenok Gipuzkoako Espetxeko zuzendariak hitzaldia eskaini zuen. IX. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusi zen eta, Espediente onenen sarien zein Gradu Amaierako Lan Onenaren sariaren berri eman zen. Ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskaini zen Attrium Ensemble taldearen eskutik.