euskaraespañol

Ahozko eta idatzizko atazen arteko lotura hizkuntzak ikasteko orduan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/22

Ezkerretik eskuinera, goian, Parvaneh Tavakoli eta Judit Kormos, behean, Maria Pilar García Mayo, Rosa Manchón eta Neomy Storch.
Ezkerretik eskuinera, goian, Parvaneh Tavakoli eta Judit Kormos, behean, Maria Pilar García Mayo, Rosa Manchón eta Neomy Storch. Argazkia: UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatea 'The oral-written connection in second/foreign language learning' nazioarteko biltzarrerako aterpe bihurtu da, Language and Speech ikertalde finkatuak antolatuta (http://www.laslab.org). Ehun inguru pertsona bertaratu dira. Osoko bilkuretako bost hitzaldietan, espezialistek, adibidez, Bitchener, Kormos, Manchón, Storch eta Tavakolik, atzerriko hizkuntza bat ikasteko orduan ahozko eta idatzizko atazen artean dagoen konexioari buruzko emaitza nagusiak azaldu dituzte, eta arreta berezia jarri diete Lehen Hezkuntzako haurrekin egindako ikerketei.

Mintzaldi horietan, nabarmendu dute garrantzi handia duela lankidetzan oinarritutako idazkuntzak dakarren ikasketak, baita idatzizko zein ahozko sorkuntza bidezko ikasketari lotutako prozesu kognitiboak finkatzeak eta erroreen gaineko berrelikadurak ere (feedback). Espezialistok, gainera, beste alderdi batzuk nabarmendu dituzte: atazen errepikapenaren balioa, ikasleek lengoaiako alderdi formalei komunikazio ingurune batean erreparatu diezaieten, edo aldagai indibidualen neurketaren adierazgarritasuna, adibidez, motibazioarena, askotariko atazak egiteko orduan.