euskaraespañol

Tenpluaren buruan

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/30

Irudia
Argazkia: Laura López. UPV/EHU

Miguel de Unamuno Jugo, filosofo, pentsalari, idazle, filologo eta gizon polemikoa,1936ko abenduaren 31n hil zen Salamancan. Aurten estreinatutako Mientras dure la guerra Alejandro Amenabar filmak jendaurrera agertu du berriro. Salamancako Unibertsitatearen paraninfoan José Millán Astray general frankistaren interpelazioari erantzuna pelikularen klimaxa da:

“Hau adimenaren tenplua da eta ni naiz bertoko apaizburua. Eta zuok esparru sakratu hau zikintzen ari zarete. Irabazi egingo duzue behar besteko indar basatia duzuelako; alabaina, ez duzue inor konbentzituko, konbentzitzeko limurtu egin behar duzuelako baten bat, eta inor limurtzeko ez duzuen zerbait beharko zenukete: borrokatzeko arrazoia eta eskubidea

Euskal Herriko pentsalari  ezagunenaren bustoak Leioako Biblioteka zaintzen du. Ezin zen toki aproposagoan egon: jakintza jagoten duen tenpluaren buruan.