euskaraespañol

Unibertsitateetako 9 Taldeak (G9) Unibertsitateko V. Musika Lehiaketa deitu du

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/11

Irudia

Unibertsitateetako 9 Taldeak Unibertsitateko V. Musika Lehiaketa deitu du, eta finala 2018ko urriaren 6an, larunbatean, ospatuko da Jarandilla de la Vera udalerrian (Extremaduran). Hala adierazi dute Unibertsitateen 9 Taldeko (G9) Kultura eta Gizarte Proiekziorako Batzorde Sektorialaren bileran. Berau Errioxako Unibertsitatean egin da ekainaren 8an eta Llorenç Huguet Rotger Universitat de les Illes Balears-eko errektorea izan da presidente.

Pepe Peña & The Garden Band Extremadurako taldeak irabazi zuen Santanderren ospatutako Unibertsitate arteko IV. Musika Lehiaketa eta, beraz, Extremadurako Unibertsitatea da orain bosgarren edizioko finala jasoko duena. Hori Jarandilla de la Veran ospatuko da urriaren 6an, eta 9 Taldeko unibertsitate bakoitzak antolatutako tokiko lehiaketan irabazitako taldeek parte hartuko dute. Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkaria Musikaversita lehiaketan aukeratuko da.

Unibertsitateetako 9 Taldearen V. Lehiaketa honetan 2.500, 1.500 eta 500 euroko sariak, hurrenez hurren, banatuko dira.

Bestalde, gaurko bileran jakinarazi da Extremadurako Unibertsitatean ospatuko dela 2019an 9Gren Unibertsitate arteko XI. Eztabaida Liga. G9 Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren helburua da ikasleengan jendaurreko eztabaida eta ideiak alderatzea sustatzea, elkarbizitzarako ariketa gisa eta hainbat trebetasun pertsonal garatzeko, hala nola, informazioaren ikerketa, analisia, ahozko adierazpena, entzuteko gaitasuna, talde-lana eta erantzuteko azkartasuna.