UPV/EHUko Ikasleen II. Biltzarrak garapen jasangarriari buruzko ikerketa saritu du

Gradu amaierako 56 lan aintzatetsi dituzte Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin konpromisoa erakusteagatik

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/17

UPV/EHUko Ikasleen II. Biltzarrak urriaren 17an (ostegunean) saria eman zien 2018/19 ikasturteko Gradu Amaierako Lanik onenei. Lan horien ikerlanaren oinarria izan da: pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea; gure planeta babestea;  oparotasuna 2030 Agendan jasotako gizarte kontratu orokorraren babesean; edo, inor "atzean” utzi gabe, guztiontzako bakea edo justiziarako aukera sendotzeko proposamenak. Biltzar honetarako 56 ikasleren lanak aukeratu dira ‑guztiek dute garapen jasangarria oinarri‑ eta 8 sari banatu dira deialdiko lau kategorietan: pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea eta aliantzak. Kategoria bakoitzeko 1. saridunak 300 euro eskuratu ditu eta bigarrenak, 150 euro.

Batzorde zientifikoko kide izan dira zenbait jakintza arlotako 40 irakasle baino gehiago, eta goraipatu egin dute lanen kalitatea eta izaera berritzailea.  Lanak jakintza arlo guztietakoak dira (Artea eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura), euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz idatziak.

Aurtengo biltzarrean berrikuntzak egon dira, eta ikasleek aukera izan dute lana bideokonferentziaren bidez aurkezteko; hala ere, iaz bezala, aukeran izan dute ahozko aurkezpena egitea edo poster baten bidezkoa. Hitzaldiak hiru lekutan irakurri dira:  Bilboko Hezkuntza Fakultatean (ardatza: pertsonak); Zientzia eta Teknologia Fakultatean (ardatza: planeta); Bibliotekan (ardatza: oparotasuna eta bakea eta aliantzak).

Ekimen honen bultzatzailea Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetza da eta helburu dauka sustatzea ikasleen konpromisoa Agenda 2030ko Garapen Jasangarrirako Helburuekin, UPV/EHUk berak egin bezala Nazio Batuekin sintonian. Era berean, beste helburuetako bat izan da ikusgarri egitea ikasleek XXI. mendeko erronka handien inguruan egiten dituzten ekarpenak.

Ildo berean, ikasturte honetan, estrategia IKD i3 ekimenaren babesean, martxan jarri da doako ikastaro bat on-line ikasleentzako ezagutza, eztabaida eta gogoeta gune izateko asmoz eta 2030 Agenda lanetan txertatzen laguntzeko.   

Sariak

Iraunkortasuneko zuzendariak, Estibaliz Saez de Camara Oleaga andreak, banatu ditu sariak biltzarrari amaiera emateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan egin den ekitaldian.

Hauek izan dira saridunak:

 

Ardatza: Pertsonak

1. SARIA

El diseño desde la perspectiva de género

Ane Kareaga Graña

Sorkuntza eta Diseinuko Gradua

2. SARIA

La atención farmacéutica en personas trans en el marco de la oficina de farmacia

Udane Perez Sobrón

Farmaziako Gradua

 

Ardatza: Planeta

1. SARIA

Propuesta de gestión conjunta de reactivos químicos en el Campus de Álava

Amaia Gonzalez Sagadín

Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua

2. SARIA

Lastozko eraikuntzaren bizitza-zikloaren analisia eta tekniken arteko konparazioa: lastozko moduluak eta hormigoizko blokeak

Danel de Prado Requena

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

 

Ardatza: Oparotasuna

1. SARIA

Tutela, clase y estigma. El Programa Arrakasta como oportunidad de revisión y ajuste de la tutela institucional.

Ane García Irizar

Zuzenbideko Gradua

2. SARIA

Improving the sustainability of the textile industry by the reduction of the impacts of blasting process

Olatz Martinez Aguado

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

 

Ardatza: Bakea eta Aliantzak

1. SARIA

The 2030 Sustainable Development Agenda and Free Trade - How the Agenda fails to include concerns related to trade

Haizea Vianez Rodriguez

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

2. SARIA
Valores y actitudes ante la Renta Básica Universal: una apuesta social para un futuro de no trabajo
Itziar Guerendiain Gabás
Psicologiako Gradua