euskaraespañol

UPV/EHUren adierazpena ELAk atera duen komunikatua dela eta

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/02

Zenbait komunikabidetan hedatutako informazioa dela eta, eta horien bidez ELAk galdegin dionez EHUri ez dezala Confebask katedra sortu, Euskal Herriko Unibertsitateak honakoak jakinarazi nahi ditu:

 

  • UPV/EHUn ez da sortu Confebaski lotutako ezelango unibertsitate-enpresa katedrarik.
  • Ez dago, era berean, unibertsitateari lotutako antzeko katedrarik ez entitaterik.
  • UPV/EHUn ez dago inolako proiekturik bere egituran horrelako ezaugarririk daukan katedrarik txertatzeko, ez bere egiturara atxikitzekorik.
  • UPV/EHUk baditu lankidetza harremanak Euskal Herriko erakunde, elkarte eta enpresa askorekin, bai eta enpresa erakundeekin ere, baina unibertsitateko katedra bat sortzeko eskumena euskal unibertsitate publikoko gobernu organoek baino ez dute, organo horien eskumen esklusiboa da. Beraz, izen horrekin enpresa antolaketa batek sortutako entitatea da, baina ez dago UPV/EHUn txertatua, ez UPV/EHUra atxikia.

 

Leioa, 2018ko maiatzaren 2a