euskaraespañol

UPV/EHUren XXII. Zientzia Astearen inaugurazioa Bilbon

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/09, 10:30

Kokapena

Etxepare erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUren Zientzia Astea 2022 inauguratuko da Bilbon, ekimen hau azaroaren 9ik 13ra bitartean egingo da. Zientzia Astea egingo da ere Barakaldon egun berean, azaroaren 10etik 13ra Gasteizen eta azaroaren 10etik 12ra Donostian.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

· Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea

· Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia

· Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza, egoitza guztiak kontuan hartuta, 42 txoko zientifiko, 75 tailer eta 77 kanpo-jarduerak osatuko dute. Gainera, umeentzako zientzia-ikuskizun bat, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club. Guztira, 200 doako jarduerak eskainiko dira.

Erakusketa horietariko bat Zientzia Astearen inaugurazioa egingo den Etxepare gelan bertan dago. ‘Erakusteko kamisetak’ erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko diseinu grafikoaren diziplinan garatutako irakaskuntza-berrikuntzako proiektu baten emaitza da. Kamisetetan inprimatutako 108 irudi, irakasgaiko ikasleek sortu dituzte, herritarrek kontzientzia har dezaten Garapen Jasangarrirako Helburuek jarritako erronkez. Egitarau osoa www.zientzia-astea.eus webgunean ikusgai dago.

Ikasleentzako bisita gidatuak

Asteazkenean ere, 9:30ean, inaugurazioa baino ordu bat lehenago, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Bizkaiko ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ia 3.500 ikaslek asteazkenetik ostiralera egingo dituzte Bizkaia Aretoan jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere, zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

UPV/EHUk antolatzen du Zientzia Astea, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Barakaldoko Udalaren, Bibat Museoaren, Bizkaia Aretoaren, Tabakaleraren, Donostia Kultura, Metro Bilbaoren, Euskotrenen eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.