euskaraespañol

Hezkuntzarako APPen V. Azoka

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/12/16, 12:30

Deskribapena

Online

Badator UPV/EHUren Hezkuntzarako APPen V. Azoka. Beste behin ere, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek bat egin dute elkarlanean aritzeko eta 10 aplikazio mugikor berri sortzeko. Aurreko edizioetan bezala, helburua hezkuntzarako aplikazioak diseinatzea eta sortzea izan da. Horretarako, talde heterogeneotan egin dute titulazio, ezagutza eta esperientzia ezberdinak dituzten ikasleen. Honek guztiak, IKTen erabileran oinarritutako lankidetza bizia ekarri du jakintza-arlo desberdinetako ikasleen artean, baita teknologia bera garatzea, hezkuntza erresilientea eta etorkizuneko erronken aurrean prestatuago dagoen gizartea eraikitzen laguntzeko asmoz.

2020. urtean, COVID-19k eragindako pandemia izan da nagusi; horren ondorioz, ikastetxeak lau hilabetez erabat itxi ziren, eta baliabide digitalak modu intentsiboan erabili behar izan ziren hezkuntza bermatzeko. Erronka berri horien aurrean, azokak bere aletxoa ekarri nahi du, konfinamendu-garaian sortutako hezkuntza-premiei erantzuten dioten APPak hezkuntza-komunitaearen eskura jarriz.

Gainera, aurten azoka berezia da bi arrazoirengatik; lehenengoa da zorioneko gaudela, hezkuntza-esperientziak Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi zigilua lortu duelako eta I. STEAM Euskadi Sariak erakundean bikaintasunaren aipamenarekin aintzatetsi delako, 133 proiekturen artean finalista izan baita.

Baina baita lehenengo aldiz, pandemiak bertan behera uztera behartu ez zezan, online eta irekian garatuko delako azoka, sortutako aplikazioen aurkezpenak bideoen  bidez ikusteko eta sortzaileei zuzeneko galderak egiteko aukera emanez.

Azokaren webgunean (https://feriadelapp.wixsite.com/edicion5?lang=eu ) eskuragarri dago, hiru hizkuntzatan, sortutako appei buruzko informazioa, tutorialak eta Google Playn deskargatzeko sarbide zuzena. Appak deskargatzera, probatzera eta zuen iritzia eta botoa Google App-en ematera animatzen zaituztegu, aurten ere gure "txapelduna" aukeratu beharko baitugu!

WEBGUNEA: https://feriadelapp.wixsite.com/edicion5

ONLINE: https://eu.bbcollab.com/guest/2d026b8960484d79bddca44f7fc2b457