euskaraespañol

UPV/EHUko Ikasleen V. Kongresua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/03, 12:30 - 14:30

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle

Deskribapena

Asteazkenean, azaroaren 3an, 12:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Mixelena aretoan, V. Ikasleen kongresua egingo da. Bilkura horretan sarituko dira 2021-2022 ikasturteko Gradu Amaierako Lanak (GrAL), Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuetako bat (GIH) aztertu dutenak.

Zientzia Batzordea Berrikuntzako, Gizarte Konpromisoko eta Kultur Ekintzako Errektoreordetzak izendatu du, eta Gradu Amaierako zortzi Lan onenak sarituko ditu; 2 sari ikerketa-ardatz bakoitzeko: pertsonak, planeta, oparotasuna eta bake-aliantzak.

Sariak: 300 euroko saria jasoko du ardatz bakoitzeko lehenengo GrAL onenak, eta 150 eurokoa, ardatz bakoitzeko bigarren GrAL onenak.

- 300 euroko campus batean egindako talde-lanerako sari berezia.

Informazio gehiago: ikusi