euskaraespañol

Vandana Shiva aktibista indiarraren hitzaldia

Noiz eta non

2022/11/30, 18:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 30, 18:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, Vandana Shiva aktibista indiarrak hitzaldi bat emango du, "Lurraren demokrazia: Naturaren eskubideak eta pertsonen eskubideak" izenburupean. Hitzaldia baino egun bat lehenago, Eusko Jaurlaritzak 2022ko Garapenerako Lankidetzako 2022ko Ignacio Ellacuria Saria emango dio Vandana Shivari, “bizitza eman duelako besteena salbatzen, lurraren eta gizakiaren bizitza babestuko duen indarkeria gabeko nekazaritzaren bidez.”

“Vandana Shiva (1952, India) Zientzia Fisikoetan doktorea da. Ekologista, feminista eta zientziaren filosofo ospetsuenetako bat da. Neoliberalismoaren aurkako borrokan sartuta eta herrien eskubideen alde, emakumeekin eta, bereziki, gure sustraien ama den Lurrarekin baldintzarik gabeko konpromisoa du. Filosofoak Lurra gizabanakoaren parte den izaki gisa ulertzen du eta, sentimendu horri leial, aldaketa klimatikoa, desberdintasuna, bidegabekeria, gerrak eta gosea desagerraraziko dituen eraldaketa aldarrikatzen du”, aipatzen du Calcutan Ondoan.

Hizkuntza: Ingelesa (aldi bereko itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz).

Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.

UPV/EHUren kanaletik streaming bidez emitituko da: https://ehutb.ehu.eus/canal1

Jarduera Calcuta Ondoan Euskadiko GGKEen koordinatzaileak antolatu du, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin.