euskaraespañol

Hizkuntza eta Literaturari Buruzko Nazioarteko VIII. Mintegia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/11/05 Noiz arte: 2018/11/07, 09:00 - 16:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Azaroaren 5 eta 7 bitartean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean Hizkuntza eta Literaturari Buruzko Nazioarteko VIII. mintegia burutuko da, Arabako campuseko irakasle irakurleen kolektiboak antolatuta.

Edizio berri honek, ohi duen gisa, hizkuntza eta literatur sistemei buruzko ikuspegi orokorra eskainiko dio bertaratuko direnei, irakasle irakurle hauek UPV/EHUko ikastegi honetan irakasten dituzten atzerriko hizkuntzen eta literaturen ikerkuntzan sortutako azken berrikuntzen berri ere emanik.

Mintegiari amaiera emateko nazioarteko poesia errezitala egingo da azaroaren 7an, 16:00etan hasita, Letren Fakultateko gradu aretoan.