null

XVII. Fernando Buesa Mintegia: Terrorismoaren narratibak

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/10/24, 09:45
  • Noiz arte: 2019/10/25, 14:30

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Valetin Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, urriaren 24 eta 25ean, Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan, XVII. Fernando Buesa mintegia egingo da ‘Terrorismoaren narratibak. Nola kontatu, nola transmititu, nola ulertzen dugu’ tituluaz.

Euskal Herrian terrorismoa amaituta, mahaiaren gainera ekarri da terrorismoaren kontua argitzeko aukera eta beharra. Azaldu beharra dago zer, nola eta zergatik gertatu zen gertatu zena. Gizakiak ulertu beharra du, bizitakoari zentzu eta esangura emango dioten narratibak behar ditu. Mintegi honek funtsezko gai hauen inguruko hausnarketak egin nahi ditu.

Bertaratzea dohainekoa da, baina izena eman behar da lehenago helbide honetara, izen-deiturak eta helbide elektronikoa igorrita: info@fundacionfernandobuesa.com

Informazio gehiago: www.fundacionfernandobuesa.com

Ikus mintegiaren programa