Breadcrumb

Gure nortasun bisuala berritzen ari gara_bideo_NABARMENDUA

EHUk bere marka berritu du_info

Gure identitate bisuala berritu dugu. Marka berriak sustraiei begiratzen die, nondik gatozen ez ahazteko eta aurrera egiten jarraitu ahal izateko. Identitate berrituaren erdigunean Eduardo Chillidak unibertsitaterako sortu zuen artelana kokatzen da, sinboloa ez ezik, unibertso kontzeptual oso bat ere badena. 

Chillidaren sinboloa ez da soilik erdigunean kokatzen, indartu ere egiten da, unibertsitatearen siglak sinplifikatzean. Imagotipoari laguntzen diote paleta kromatiko berri batek, piezak eraikitzeko sistema dinamiko eta malgu batek, eta geure tipografiak, EHU Typek. 

Atari honetan argitara emango dira unibertso berri hori osatzen duten elementu guztiak. Eman ta zabal zazu. 

Marka berria Chillida Lekun aurkeztu zen 2025eko ekainaren 30ean.