Atzealde birtualak
Deskargatu atzealde birtual hauek, eta erabili zure bideo-dei eta onlineko bileretan. Zure pantailaren atzealde birtuala pertsonalizatu dezakezu, bileraren aurretik edo bileran bertan.
- Batzarrera sartu aurretik: aurrekonfigurazioaren pantailan, Sartu orain sakatu aurretik, aktibatu zure kamera, hautatu Atzeko planoko iragazkiak. Ondoren, egin klik Gehitu beste bat aukeran, zure irudia igotzeko.
- Batzarrean bertan: joan bilerako kontroletara, hautatu Gehiago (hiru puntu) > Bideoaren efektuak eta ezarpenak. Egin klik Gehitu beste bat aukeran, zure ordenagailutik irudi pertsonalizatua hautatzeko.
Oharra: Igotako irudiak EHU logoa dauka, alderantziz ikusten baduzue ere, gainerako parte-hartzaileek behar bezala ikusiko dute.