CRITERIOS-SELECCION

Hautaketa irizpide orokorrak

Eskaera kopurua eskaintzen diren plazak baino handiagoa izanez gero (30 guztira), sartzeko irizpide gisa mantenduko dira:

  • a) Plazen % 70 baldintzak bete eta erantzukizun kargu bat ez duten emakume akademikoentzat izango da, eta plazen % 30, jadanik kargu mota hori dutenentzat.
  • b) Eskaeren arteko oreka, lurraldeen eta tituluen aniztasuna bermatzeko.
  • c) Pertsona mendekoak zaintzeko baimen baten ondoren itzultzea.

Eskaerak baremo honekin baloratuko dira:

  • Emakume IIP iraunkorrak: 60 puntu.
  • Euskara jakitea: 20 puntu.
  • Erantzukizun karguak eduki izana: 10 puntu.

Hala behar izanez gero, eskaerak banaka aztertuko dira eskatzailearekin batera.

Hautaketa AKADEME programako jarraipen batzordeak egingo du, Harreman instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordea buru duela eta hauek osatua: Berdintasunerako zuzendaria, Zuzendaritzako kide bat eta EHU Batzordeko hiru pertsona.