CONTENIDOS

Edukiak

Neure buruaren liderra izateko:

  • Indarguneak eta baliabide pertsonalak.
  • Nor naiz ni? Zer ematen dit nire barne orekak? Balio pertsonalak, ekintzarako motorrak.
  • Zerk mugatzen nau? Zerk urruntzen nau nire ahalmenetik? Beldurrak eta sineste mugatzaileak kudeatzea.
  • Entzutea, oinarrizko trebetasuna beste pertsonekin batera eraikitzeko.
  • Antolakuntzak eta taldeak, sistema motak.
  • Nire rola (funtzioa) sisteman, eta haren mugak.

Beste pertsona batzuen liderra izateko:

  • Zertarako nahi dut izan liderra? Norantz jotzeko? Zein da nire ekarpena, proiektua, erronka, bete beharreko helburuak? Ikuspegi oso bat lantzea.
  • Zer harreman ezarriko ditugu gure artean ikuspegia gauzatzeko? Harremana diseinatzea era kontziente eta intentzionalean.
  • Konfiantza izatea eta eskuordetzea versus kontrolatzea eta nik neuk dena egitea. Nola sortzen da konfiantza? Eman eta jasotzea, feedback eraginkorra. Mugak jartzea, "ez" esatea, eskaerak egitea.
  • Harremanen toxinak eta haien antidotoak.
  • Gatazkak kudeatzea era eraikitzaile batean.
  • Harremanak positibizatzea eta interakzio negatiboak murriztea.

Ahalduntze kolektiborako laguntza sareak sortzea:

  • Lan egitasmo indibiduala ikasitakoa aplikatzeko.
  • Nola jarraituko dugu? Zer behar dugu emakume batzuok besteengandik emakume akademikoen presentzia areagotzeko erantzukizun postuetan?
  • Laguntza, kolaborazio eta truke harremanak sortuz.

Edukien proposamen hau aldatu ahal izango da, lehen saioan eginiko diagnostikoaren arabera eta kontuan harturik prozesuaren bilakaera.