Aran Erasun Urtzelaieta
Kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta coach, , aholkulari eta talde-prozesuen bideratzailea. Mondragon Unibertsitatean pertsonen eta taldeen coach gisa trebatu da, eta gatazken eraldaketan eta lidergoan espezializatu da Process Work begiradatik, Centro de Transformación del Conflicto Humano eskolan. Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako agentea da (EHU).
Emakumeen lidergoan, coaching feministan eta gorputzaren bidezko ahalduntzean prestakuntza espezifikoa du. Boterearen, autoritatearen eta pribilegioen erabilera kontzientea lantzen du, baita komunikazio integrala, segurtasun psikologikoa eta taldeetako harreman-dinamikak ere, antolakundeetako harreman arkitekturak eraldatzen.
Bere jardun profesionalaren ardatza lidergo osasungarri, inklusibo eta bizigarriak garatzea da. Emakume arduradunei beren lidergo-estiloa sendotzen, ahotsa eta autoritatea garatzen, gatazkei aurre egiten eta botere-posizioak konfiantzaz eta norberaren izaerarekin koherentzian betetzen laguntzen die. Horretarako, ikuspegi sistemikoa, feminista eta gorputzaren, emozioen eta komunikazioaren lanketa uztartzen ditu.