METODOLOGIA-FORMATO

Metodologia eta formatua

Programa guztiz praktikoa da; coaching teknikak baliatuz, honako hauek konbinatuko ditu:

  • Aurrez aurreko saioak ikasgelan.
  • eGELApi online prestakuntzarako plataforma.
  • Saioen arteko atazak, ikasitakoa praktikan jartzeko.

"Eginez ikastea" ikaskuntzaren ikuspegia proposatzen da, esperimentazioan, autogogoetan eta bateratzean oinarritua; modu orekatuan konbinatuko dira teoria, bizipena eta praktika. Horrela, ikaskuntza egokitu ahal izango zaie partehartzaile bakoitzaren premiei eta lidergo molde desberdinei.

Saio motak Jarduerak Parte hartzailearen denbora
1 saioa: osokoa- Programaren eta lan moldearen aurkezpena.
- Proposatzen den lidergo mota.
- Partehartzaileen esperientziak lidergo rolak garatzeko orduan. Oztopo eta zailtasunak.
- Eragin zirkuluak.
5AA
2, 3, 4, 5, 6 eta 7 saioak. Campuska deszentralizatuak- Arlo akademikoetan beste pertsona batzuk duten lidergoa ikasteko jarduerak.
- Aurrez aurrekoa ez den online lana aurrez aurreko saioan eginiko lanaren inguruan (entregak data itxian).
- Taldeko feecbacka saio bakoitzean.
30 AA+10 EAA
8 saioa: osokoa- Eginiko ikaskuntzak eta banako ekintza planak.
- Babes sarearen aurkezpena eta ondorengo urratsak.
- Balorazioa eta amaiera.
5AA

 Aurrez aurreko orduak (AA) eta aurrez aurrekoak ez diren orduak (EAA)

Saioen arteko jarduerek eta atazek instrukziozko diseinu bat izango dute, ibilbideari egokitua, baita eduki gamifikatuak ere, jarraipena egin ahal izateko eta diseinuan definitutako mugarrietan oinarritutako partehartzea eta ikaskuntza frogak erakusteko. Ikaskuntzaren ikuspegi konektibista eta konstruktibista gune honetako gakoa izango da.

Arreta eskainiko zaie partehartzaileei jardueren ulermena, eta atazen entregen eta partehartzearen jarraipena errazteko. Euskarri bat izango dute eskura zalantza tekniko eta metodologikoak argitzeko, gehienez, 24 orduko erantzun epearekin, asteburuan izan ezik.

Diseinuaz eta alderdi digitalaren garapenaz arduratuko den pertsona hasierako eta amaierako saioetara joango da.

Lan-saioetako eta atazetako koadro laburpena