INGELESA MINTEGI ETA TAILERRAK 2019-2020 Ikasturtean

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko maiatzaren 13an hasi eta 23an amaituko da. ->IZEN-EMATEA<-
Parte hartzaileen kopurua workshop bakoitzean: gutxienez 8 eta gehienez 30.

1. ENGLISH IN USE

Ikastaro hau pentsatua dago praktikan jartzeko ingelesarekin hasi ginenetik ikasi dugun teoria guztia. Zein egoera errealetan erabil dezaket egitura gramatikal hau? Zelan esango dut? Egokia ote da aditz preposizional hau kasu honetarako? Egin al dizkiozu inoiz halako galderak zeure buruari? English in Use ikastaroan erabiliko dugu aurretik ikasitako teoria guztia.

HELBURUA: ikasitako teoria aplikatzea. Ikustea zein egoeratan erabil dezakegun ikasitako egitura bakoitza, eta zein motatako hiztegia den egokiena. Pauso garrantzitsu bat egingo dugu: ariketetatik hizkuntza bizira igarotzea.

NORENTZAT: Arabako Campuseko ikasle, irakasle-ikertzaile, ikertzaile kontratatu eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

Eskatzen den maila: B1en edo B2 baxuaren parekoa edo gertukoa, hau da, gai izatea eguneroko egoeretan moldatzeko eta esperientziak edo gertaerak deskribatzeko.

IRAUPENA: 18 ordu (1,5 orduko 12 saio)

ORDUTEGIA: ASTELEHEN ETA ASTEAZKENETAN, 16:00etatik 17:30era

EGUTEGIA:

  • Ekainak 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24, 29
  • Uztailak 1, 6, 8, 13

.LEKUA: On-line, bideokonferentzia

 

2. SMALL TALK

Small talk delakoa hizketa mota bat da, isilune deserosoak saihestu eta haiek solas xamurra bihurtzeko artea. Lagungarria da jende berria ezagutzeko edo, beste barik, edozein lekutan erosoago sentitzeko. Ikastaro honetan ingelesezko small talk-aren ezaugarriak landuko ditugu.

HELBURUA: ikastea hizketaldi patxadatsu bat modu naturalean hasten, eramaten eta amaitzen, gai arruntez jarduteko metodoak erabiliz. Esamolde erabilgarriak ikasiko ditugu, eta praktikan jarriko ditugu halako solasetan egokienak eta ohikoenak diren gaiez jardunez.

NORENTZAT: Arabako Campuseko ikasle, irakasle-ikertzaile, ikertzaile kontratatu eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

Eskatzen den maila: B2 mailaren parekoa edo gertukoa, hau da, ingelesez jario ona izatea, edo, bestela esanda, gai izatea ahozko ingelesa ulertzeko eta elkarrizketa bat jarraitzeko.

IRAUPENA: 18 ordu (1,5 orduko 12 saio)

ORDUTEGIA: ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN, 16:30etik 18:00etara.

EGUTEGIA:

  • Ekainak 2, 4, 9, 11, 16, 18, 23, 25, 30,
  • Uztailak 2, 7, 9

LEKUA:  On-line, bideokonferentzia

 

3. IMPROMPTU SPEAKING: ANSWERING QUESTIONS AND DIFFICULT SITUATIONS ON THE SPOT

Ahozko aurkezpen, hitzaldi edo mintegietan eta halakoen osteko galde-erantzunetan egoera zailak sor daitezke hizlarientzat: ikastaro honetan halakoetatik onik irteteko tresnak emango ditugu.  Aurkezpen baten ondorengo galderak beldurgarriak izan daitezke hizlari askorentzat, ezin baitaitezke kontrolatu eta zaila delako haiek aurretik prestatzea, are gehiago hizkuntza arrotz batean erantzun behar bazaie. Ikasiko dugu nola egin aurre modu egokian entzuleen galdera ezusteko eta bat-batekoei.

HELBURUA: komunikazio trebetasunak lantzea eztabaidarako eta galdera-erantzunen saio bati aurre egiteko. Atal hori ahozko aurkezpenaren parte formala da, eta horregatik azalpen nagusiak besteko plangintza eta kontrola eskatzen du, halakoetan erabiltzen den ingeles espezifikoa kontuan hartuta. Irtenbide unibertsalak eta errazak bilatuko ditugu aurkezpenaren zati horietarako.

Norentzat: Arabako Campuseko ikasle, irakasle-ikertzaile eta ikertzaile kontratatuentzat.

Eskatzen den maila: B2 mailaren parekoa edo gertukoa, hau da, ingelesez jario ona izatea, edo, bestela esanda, gai izatea ahozko ingelesa ulertzeko eta elkarrizketa bat jarraitzeko.

IRAUPENA: 18 ordu (1,5 orduko 12 saio)

ORDUTEGIA: ASTELEHEN ETA ASTEAZKENETAN, 13:30etik 15:00etara

EGUTEGIA:

  • Ekainak 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24, 29 
  • Uztailak 1, 6, 8, 13

LEKUA: On-line, bideokonferentzia

 

TAILERRA: PUB & SCIENCE

Giro lasaia oso lagungarria da hizkuntza batean soltatzeko eta beldurrik gabe erabiltzen hasteko. Hori dela eta, lauhileko honetan Pub & Science aurkezten dizuegu: primerako aukera campuseko lankideei modu dibulgatiboan ingelesez azaltzeko zein den zure ikerketa ildoa, zertan datzan zure lana. Aukera aprobetxatuko dugu ingeles mintzatua ahozko aurkezpenaren elementuekin uztartzeko, eta hori lagun arteko giroan, zeozer hartzen dugun bitartean. Parte-hartzaileak erlaxatzera eta klasean zerbait hartzera animatzen ditugu.

HELBURUA: taldekideek ikastea beren lan zientifikoaren dibulgazioa egiten eta naturaltasunez solas egiten zientziaz eta beren arloaz, buruz erraz ikas daitezkeen baliabideak erabiliz. Bi asterik behin taldekide batek bere arlo profesionaleko gai bat aurkeztuko dio taldeari, eta gero gaiaren inguruko solasaldia izango dugu, patxadaz eta naturaltasunez. Hiztegia aberastuko dugu eta halako aurkezpenetarako esamolde egokiak ikasiko ditugu.

*Taldekide bakoitzak aurkezpena bidali beharko dio irakasleari bere saioa baino bi egun lehenago, gutxienez.

NORENTZAT: Arabako Campuseko ikasle, irakasle-ikertzaile, ikertzaile kontratatu eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

Eskatzen den maila: B1en edo B2 baxuaren parekoa edo gertukoa, hau da, gai izatea eguneroko egoeretan moldatzeko eta esperientziak edo gertaerak deskribatzeko.

FORMATUA: 18 ordu (1,5 orduko 12 saio)

ORDUTEGIA: ASTELEHEN ETA OSTEGUNETAN, 18:30etik 20:00etara

EGUTEGIA:

  • Ekainak 4, 8, 11, 15, 18, 22, 25, 29 
  • Uztailak 2, 6, 9, 13

LEKUA: On-line, bideokonferentzia