Gizarte Zientzien seriea

Gizarte Zientzien seriea

Irudia

1. Seriearen aurkezpena

Gizarte Zientziak serieak bai euskal gizartearentzat eta bere komunitate zientifikoarentzat bai nazioarteko gizartearentzat eta komunitate zientifikoarentzat intereseko gaiak lantzen dituzten lanak biltzen ditu. Argitaratutako testuek metodologia desberdinetatik landutako gaien aniztasuna erakusten dute. Serieak ibilbide horretan jorratu dituen aztergaiak honako jakintza arlo hauetan daude kokatuta: ikerketa feministak eta generokoak, soziologia politikoa, kulturaren soziologia, hezkuntzaren soziologia, nazionalismoaren soziologia, soziologia historikoa, migrazioen soziologia, identitate kolektiboen soziologia, zientziaren soziologia, eguneroko bizitzaren soziologia, soziologia ekonomikoa, etab.

Serieak urtean bi liburu argitaratzen ditu, eta gazteleraz, euskaraz eta ingelesez idatzitako lanak onartzen dira. Bidalitako testuek  bi adituren berrikusketa prozesua gainditu beharko dute (peer reiview), eta, horrela bada, ehupress kalitate zigilua eskuratuko dute. Erabaki horren berri lau hilabeteko epea bete aurretik emango zaie egileei.

2. Hasiera data

1995. urtea.

3. Zuzendaritza

Mila Amurrio Vélez

Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Zientzia Politikoetako doktorea. Irakasle agregatua (kontratu doktorea)  Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean.

  • Hiru libururen egilea zein koargitaratzailea (Feminist Challenges in the Social Sciences. Gender Studies in the Basque Country, Hezkuntza Euskal Herrian Aztergai, Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria), baita nazioarteko zein Euskal Herriko aldizkari espezializatutako hainbat artikuluena ere (Papers, Prisma Social, Jakin, Language, Cultur and Curriculum, Revista Mexicana de Sociología, Uztaro, Tantak, Zerbitzuan).
  • Hainbat proiekturen ikertzaile nagusia (2006tik 2008ra). Doktore tesi baten zuzendaria eta, egun, hiru tesi ari da zuzentzen.
  • UPV/EHUko "Ikasketa Feministak eta Generokoak" doktorego programaren Batzorde Akademikoko kidea.
  • UPV/EHUko "Ikasketa Feministak eta Generokoak" masterraren Batzorde Akademikoko kidea (2008tik 2014ra).
  • "Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak" masterraren Batzorde Akademikoko kidea (2007tik 2008ra).
Irudia

7. Serie honetako tituluak