LIBURUAREN ASTEA UPV/EHUn
Aurkezpenak, ekitaldiak eta liburu-trukeak
Hitzaldiak eta liburu-trukeak
2026ko UPV/EHUko Liburuaren Astean zehar, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak eta EHUKulturak bultzatutako Trukartuz ekimena gauzatuko da, liburu bat egiteko lekurik onena beste batzuen esku baitago.
«Liburu bat ekarri eta horren truke beste bat eraman» lelopean, liburuak trukatzeko astea UPV/EHUko hiru campusetan egongo da ikusgai.
Trukartuz. Liburu-trukea.
Ekarri liburu bat eta trukean, beste bat hartu 10:00etatik 15:00etara.
- 20/4: Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
- 21/4: Gipuzkoako campusa, Carlos Santamaria zentroaren sarrera.
- 22/4: Arabako campusa, Las Nieves ikasgelategia.
- 23/4: Bizkaiko campusa, Leioa, Liburutegi Nagusiaren ataria.
- 20/4tik 24/04ra: Bizkaiko campusa, Bilbo, Bizkaia Aretoa.
Hitzaldia Bizkaia Aretoan
Apirilaren 22an, Bizkaia Aretoko Arriaga aretoan:
«Euskal liburugintzari eta irakurzaletasunari buruz hausnarrean»
- 18:30-19: 30 Hitzaldia Mari Jose Olaziregi, Gemma Lluch y Miren Ibarluzearen eskutik
- 19:30-20: 00 Solasaldia gonbidatuekin.
- 20:00-21: 00 Luntxa.