Ekonomia eta Enpresa seriea

Ekonomia eta Enpresa seriea

Economía y Empresa

1. Seriearen ildoak

Ekonomia eta Enpresa serieak askotariko argitalpenak biltzen ditu, betiere Ekonomiaren eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren arloetan interesgarriak diren gaiekin erlazionatuak, baita finantza munduan interesgarriak direnekin erlazionatuak ere. Hortaz, askotariko gaiak lantzen dira, eta arlo hauetako testuak argiratzen dira: historia ekonomikoa, marketina, finantzak, enpresa zuzendaritza, azterketa ekonomikoa, ingurumen ekonomia, politika ekonomikoa, ekonometria, etab.

Serie honek barne hartzen ditu bai testu espezializatuak, bai irakurle ororentzako argitalpenak, gaiari buruzko ezagutza berariazkorik eskatzen ez dutenak. Kasu batean zein bestean testuaren kalitatea bermatuta dago, testu guztiek gainditu behar baitute parekoen ebaluazio bat argitaratu aurretik.

Azkenik, nabarmentzekoa da ebaluatzeko eta argitaratzeko jasotako testu guztiak erabateko zorroztasunez erabiltzen direla. Gainera, egileei hartutako erabakia lau hilabete igaro aurretik jakinarazten saiatzen dira.

2. Hasierako data

1998 urtea

3. Zuzendaritza

Josu Arteche González

  • Londreseko Unibertsitateko London School of Economics and Political Science-ko Ekonomiako doktorea
  • UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika) saileko irakasle titularra
  • Ikerketan hiru seiurteko aitortuta
  • Irakaskuntzako bi libururen egilea, baita 20 artikulu baino gehiagorena ere itzal eta eragin handiko nazioarteko aldizkarietan (Journal of Econometrics, Econometric Theory, Econometric Reviews, Oxford Bulletin of Economics and Statistics, Journal of Time Series Analysis,…)
  • Hainbat proiektutako ikertzaile nagusia 2003. urtetik, Zientzia eta Teknologia Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioaren I+G Plan Nazionalaren barruan.
  • Bi doktorego tesiren zuzendari
  • UPV/EHUko Ekonomia (Ekonomia Analisia, Ekonomian eta Ekonomia Publikoko Teknika Kuantitatiboak) doktorego programako arduraduna.
  • Ekonomia graduondoko (master eta doktoregoa) arduraduna: Ekonomia Analisirako Tresnak, UPV/EHU, Oviedo eta Kantabriako unibertsitateek hura sortuz geroztik 2009. urtera arte eskainita.
  • Ekonomia doktoregoko arduraduna: Ekonomia Analisirako Tresnak, Bikaintasuneranzko Aipamenarekin, 2013. urteaz geroztik
  • Zientzi erakunde batzuetako Zientzi Batzordeko kidea
  • ERCIM nazioarteko zientzi elkarteko kidea
  • Informazio gehiago

4. Aholku batzordea

4.1 Batzordekideak

Seriearen Aholku Batzordeko kideek indibidualki eta modu altruistan egiten dute lan.

Hauek dira batzordekideak:

  • Gabriel Pérez Quirós. Banco de España-ren Analisi Makroekonomikorako Ataleko burua (+ info.)
  • Amaia Maseda García. Finantza Ekonomia I saileko Unibertsitateko irakasle titularra eta UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordea
  • Florentino Felgueroso. "Capital Humano y Empleo de la Fundación de Estudios de Economía Aplicada" (Fedea) katedrako zuzendaria eta Oviedoko Unibertsitateko irakasle titularra (+ info.)
  • Esther Ruiz Ortega. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Estatistika saileko Katedraduna (+ info.)
  • Mikel González-Eguino. BC3ko ikertzaile seniorra (Basque Centre for Climate Change) (+ info.)
  • Joaquin Aldás-Manzano. Valentziako Unibertsitateko irakasle titularra (+ info.)
  • Lola Gadea Rivas. Zaragoza Unibertsitateko Egitura eta Historia Ekonomikoa eta Ekonomia Publikoa saileko Katedraduna (+ info.).
  • Jesús M. Valdaliso. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeetako katedraduna
  • Josu Ferreiro. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatua V Saileko katedraduna

4.2. Eginkizunak

Seriearen Aholku Batzordea seriearen zuzendariak aholkuak jaso eta kontsultak egiteko organo bat da.

Batzordearen eginkizun nagusia da aholkuak ematea seriearen kalitatea hobetu eta kanpoko ebaluatzaileak proposatzeko. Ez dute eginkizunik beteko kanpoko ebaluatzaile gisa, salbu eta gai jakin baten gainean duten jakintzagatik haien irizpenak beharrezkoak izan.
 

5. Jatorrizkoak bidaltzeko egileek bete beharreko jarraibideak

Argitaratzeko eskaera Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari bidali beharko zaio, jatorrizko lanarekin batera eta egileen datuak sartu gabe. Eskaeran ondoko informazioa eman beharko da: egile guztien datu pertsonalak, harremanetarako pertsona eta datuak, lanaren izenburu osoa, interes zientifikoa, helburutzat dituen jasotzaileak eta lanak merkatuan izan lezakeen irismena. Horretarako, Argitalpen Zerbitzuaren webguneko formularioa  erabili behar da. Aurkeztutako lan guztiak argitaragabeak edo jatorrizko ikerketa baten emaitza izango dira. Eskuizkribuak aldizkariak jaso ohi dituen ikerketa arloetako batekin egongo dira loturik. Testua euskarri informatikoan bidaliko da, ahal den neurrian, PDF fidel batekin.

Edozein kasutan, jatorrizko lanak EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuaren I. eranskineko arauak bete beharko ditu.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Jatorrizkoak aurkezteko eta ebaluatzeko prozesuan zehaztasun eta gardentasun printzipioak eta ebaluazioa egiten duenaren anonimatua bermatzeko printzipioak aplikatuko dira eta parekoen ebaluaziorako itsu bikoitzeko prozedura erabiliko da.

Honako pauso hauek beteko ditu ebaluazio prozesuak:

  • Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak testuaren lehenengo analisia egingo du lanaren egokitasunari begiratuta, betiere aurrez lanaren jakintza arloko Argitalpen Kontseiluko Batzordeari eta bildumaren zuzendariari kontsulta eginda.
  • Lehenengo iragazki hori eginda, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak eta seriearen zuzendaritzak, Aholku Batzordeari kontsulta eginda, kanpoko bi ebaluatzaile aukeratuko dituzte kasuan kasuko gaian aditua direnen artetik. Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak berrikusleei eskatuko die haien txostena hirurogei eguneko epean −jatorrizko lana bidali denetik– bidaltzeko.
  • Kanpoko ebaluazio txostenak ikusita, bildumaren zuzendaritzak erabakiko du, Aholku Batzordeari kontsulta egin ondoren, lanaren argitaratzea onartu edo ezesten den:
    • Aldeko bi txosten egiten badira, lana argitaratzeko aholku gisa baliatuko da. Nolanahi ere, aldaketak egin ahal izango dira kanpoko ebaluazio txostenetan bildutako iradokizun eta gomendioen arabera.
    • Kontrako bi txosten egiten badira, lana ez argitaratzeko aholku gisa baliatuko da.
    • Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.

Behien ebaluatze prozesua amaituta, egileari jakinaraziko zaizkio posta elektronikoz, arrazoiak emanez eta egindako ebaluazioak kontuan hartuta, eskuizkribua onartu edo ezesteari buruzko erabakia eta zuzentzeko proposamenak, halakorik balego.

Lanak zuzenketarik behar izanez gero, zuzenketok posta elektronikoz bidaliko dira, gehienez hogeita hamar eguneko epean –zuzenketen berri jasotako datatik−, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari. Egileek berriro bidaliko dute eskuizkribua zuzenketak eginda eta horiek argi eta garbi adierazita.

7. Serie honetako tituluak