Populazioaren Historia
2. Hasiera-data
1999. urtea
3. Zuzendaritza
Susana Serrano Abad
Susana Serrano Abad Historia Garaikideko Saileko Irakasle Titularra da (EHU). Historia Urbanoan espezialista, nazioko eta nazioarteko ikerketa-talde ezberdinetan parte hartu eta lankidetzan aritzen da. Euskal Unibertsitate Sistemako «Historia Urbana eta kultura politikoak mundu garaikidean» ikerketa-talde finkatuko Ikerlari Nagusi kidea (koIP) da, Santiago de Pablo Contreras katedradunarekin batera.
Azken argitalpenen artean, Bilbao. Desarrollo urbano y desigualdad en una ciudad industrial (1876-1936) liburua nabarmendu behar da, Manuel Montero Garcíarekin batera koeditatu zuena, 2024an. Garatzen dituen genero-ikasketen eta kultura politikoen arloan, La incorporación de la mujer al poder local en el País Vasco durante la dictadura de Primo de Rivera (2024) argitaratu du, María José Villa Rodríguezekin lankidetzan, eta Elecciones y poder local en Bilbao entre 1917 y 1936: una perspectiva urbana y social, José María Beascoechea Gangoitirekin.
EHUko Historia Garaikideko Saileko Zuzendaria da 2025etik; Historia Garaikideko Doktorego Programako Batzorde Akademikoko kidea 2016tik, eta Historia Contemporánea aldizkariaren Argitalpen Kontseiluko kidea 2020ko urtarriletik.
Josu Hernando Pérez
Josu Hernando Pérez EHUko irakasle iraunkorra (agregatua) da. Deustuko Unibertsitatean Historia ikasi ondoren, EHUn Historia Garaikidean doktoratu zen, Demografia Historikoan, Historia Urbanoan eta Medikuntza Historian espezializatuta. Bi master ofizial egin ditu: Historia Garaikidean EHUn eta Irakasleen Prestakuntzan VIUn.
EHUko «Historia Urbana: Población y Patrimonio» ikerketa-taldeko kidea da, eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean Zientziaren Historia irakasten du. Era berean, Medikuntzaren eta Zientziaren Euskal Museoaren ikertzailea da, eta unibertsitate honetako Revista de Historia Contemporánea aldizkariaren sekzio-editorea.
Argitalpen ugari idatzi ditu, bai ikerketa-artikuluak, bai liburu-kapituluak eta monografiak. Hainbat ikerketa-proiektu eta saretan parte hartu du eta hartzen du, autonomia-erkidego zein estatu mailan. Ugao-Miraballesko «hiribilduko jute fabrikako emakumeen papera» proiektuko ikertzaile nagusia izan da. Kopenhageko Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean ikerketa-egonaldiak egin ditu.
4. Batzorde zientifikoa
4.1. Partaideak
Josep Bernabeu-Mestre (Alacanteko Unibertsitatea)
Julio Contreras
Utrera (Universidad Veracruzana, Mexiko)
George Dantas
(Universidade Federal do Rio Grande do Norte, Brasil)
Santiago de
Miguel Salanova (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
Isidro
Dubert (Santiago de Compostelako Unibertsitatea)
Angela Lúcia
Ferreira (Universidade Federal do Rio Grande do Norte, Brasil)
Antero Ferreira (Casa de Sarmento, U. Minho)
David Martínez López
(Granadako Unibertsitatea)
Garcia Moya García (Jaengo
Unibertsitatea)
Pedro A. Novo López (Universidad del País
Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea)
Luis Enrique Otero Carvajal
(Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
Rubén Pallol Trigueros
(Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
Arantza Pareja Alonso
(Granadako Unibertsitatea)
Joana María Pujadas Mora (Universitat
Oberta de Catalunya)
Bárbara Revuelta (Danish National
Archives)
Susana Serrano Abad (Universidad del País Vasco/Euskal
Herriko Unibertsitatea)
Charlotte Vorms (Université Paris 1
Panthéon-Sorbonne)
Karmele Zarraga Sangroniz (UNED)
4.2. Funtzioak
Bilduma honetako batzorde zientifikoaren eginkizun nagusia da zuzendariari aholkuak ematea obren argitalpenei buruzko erabakiak hartzeko, bai eta horien kanpo-ebaluatzaileak proposatzea ere.
5. Egileentzako jarraibideak orijinalak bidaltzeko
- Argitalpen-proposamenak aurkeztea. Edozein pertsonak, bai UPV/EHUkoak, bai goi-mailako hezkuntzako beste unibertsitate eta erakunde batzuetakoak, argitalpen-proposamen bat aurkeztu ahal izango du, honako atal honetan deskribatutako serie eta bildumen baldintza orokorrak eta espezifikoak betez. Argitaletxe politika. Argitalpen Zerbitzuan nola argitaratu.
- Aldez aurretik, eskatzaileak bildumaren helbidera jo beharko du. (manuel.montero@ehu.eus ), argitalpen-proposamen bat aurkezteko interesa adierazteko eta aldez aurreko onarpena lortzeko.
- Aurreko urratsak bete ondoren, eskatzaileak serie eta bildumei dagokien eskaera-orria beteko du, eta Argitalpen Zerbitzura bidaiko du registro.editorial@ehu.eus helbidera, jatorrizkoarekin batera, OpenOffice, Word edo PDF formatuan.
- Argitalpen Zerbitzuak proposamena jaso duela adieraziko du, eta eskaera osorik dagoen edo dokumenturen bat falta den jakinaraziko du.
- Proposamena onartu ondoren, Argitalpen Zerbitzuaren zuzendaritza teknikoak argitalpena egiteko beharrezkoak diren artxiboak eskatuko dizkie egileei, besteak beste, kalitate handiko irudiak eta grafikoak.
6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa
Aurkeztutako lanak kanpoko ebaluatzaileek aztertuko dituzte, kalitate zientifikoaren irizpide zorrotzen arabera, eta bildumaren zuzendaritzak ematen du azken erabakia, txostenak ikusita.
Prozesuko etapak:
- Argitalpen Zerbitzuaren zuzendaritzak egiaztatuko du argitalpen-proposamena bat datorrela Zerbitzuaren argitalpen-politikarekin, Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuan zehaztutakoarekin. Eta hala badagokio, bildumaren helbidera bidaliko du.
- Bildumaren zuzendaritzak eta dagokion batzorde zientifikoak jatorrizkoa berrikusiko dute, eta, argitaratzeko modukoa dela uste badute, kanpo-ebaluazioa egingo duten pertsonak proposatuko dituzte. Jatorrizkoa atzera botatzen bada, egileei jakinaraziko zaie, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzaren ebazpen justifikatuaren bidez.
- Argitalpen Zerbitzuaren zuzendaritza proposatutako ebaluatzaileekin harremanetan jarriko da, eta haiek ebaluazioa egitea onartzen badute, jatorrizkoak bidaliko dizkie, egilearen izena eta filiazioa ezabatu ondoren, ebaluazio-prozesu bikoitz itsua bermatzeko. Ebaluatzaileek bi hilabete izango dituzte txostenak aurkezteko.
- Txostenak jasotakoan, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak bildumako zuzendaritzara bidaliko ditu, eta hark, txosten horiek ikusita eta dagokion batzorde zientifikoaren aholkularitza izanda, honako hauek erabaki ahal izango ditu:
- Jatorrizkoa aurkeztu zen bezala argitaratzea gomendatzea, edo, nolanahi ere, ebaluatzaileek iradoki ditzaketen aldaketa txikiekin. Argitalpen Zerbitzuaren zuzendaritzak ebazpen bidez helaraziko die egileari eta zuzendaritza teknikoari, edizio-prozesu teknikoari ekin ahal izateko.
- Ebaluatzaileek eskatutako edo iradokitako aldaketak eskatzea egileei, eta, hala badagokio, nola egin behar diren eta zein epetan egin behar diren adieraztea. Proposamen-egileak idatziz adierazi ahal izango dio bildumako zuzendariari ez dagoela ados aldaketa horiekin, arrazoituta. Eskatutako aldaketak jasotzen dituen testua jaso ondoren, bildumaren zuzendaritzak egiaztatuko du egileak aldaketak egin dituela eta, hala badagokio, dagokion ebazpen-proposamena helaraziko dio Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzari. Testuak oraindik ez baditu txostenen gomendioak jasotzen, egileari azken errekerimendu bat egingo zaio.
- Beste ebaluazio bat eskatu. Egoki iritziz gero, bildumaren zuzendaritzak, bertako batzorde zientifikoaren aholkularitzarekin, ebaluatzaile berri bati txosten bat eskatuko dio Argitalpen Zerbitzuaren zuzendaritzaren bitartez.
- Proposamena ez argitaratzea gomendatzea. Kasu horretan, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak erabaki horren ebazpen arrazoitua eman eta helaraziko dio egileari.