Ikasleentzako informazioa
Practicum: Arkitektura Unibertsitate Masterra
Irakasgaiaren datu orokorrak
- Izena: Practicum
- Deskribapena: Jardun profesionalarekin loturiko praktikak egin, enpresetan, arkitektura-bulegoetan, udal, diputazio eta bestelako erakunde publikoetan ikasleak lan praktikara hurbildu eta lanbidearen berariazko jardun prozedurak ezagutu eta ikas ditzaten.
- ECTS kredituak: 9
- Iraupena: 225 ordu, urritik maiatzera egin beharrekoak.
- Ohar garrantzitsua: Arkitekturako Unibertsitate Masterreko Batzorde Akademikoak Practicuma otsaila eta maiatza bitartean egitea gomendatzen du Master Amaierako Lana bideratu ondoren. Halaber, gomendatzen du Practicum lanaldi erdira mugatzea Master Amaierako Lana egiteko denbora izateko.
Practicumaren modalitateak
a) Arkitektura/Hirigintza bulego batean edo Foru Aldundi zein Udaletxe batean praktikak
Modalitate horren bidez, ikasleek praktikak egiten dituzte konpetentzia profesionalak zuzenean lantzen diren erakundeetan. Erakunde horiek arkitektura eta hirigintza estudioak izan daitezke, edo beste batzuk, hala nola udalak edo aldundiak. Practicuma modalitate honetan egiteko, urrats hauek egin behar dira:
- Ikasleak erakunde laguntzaile batekin harremanetan jarriko dira beren Practicuma egiteko.
- Praktikak adostu ondoren, ikasleek "Practicum fitxa" (DOCX, 80 KB) bidali beharko dute practicumeko posta elektronikora (aget.practicum@ehu.eus), bi aldeek (ikasleek eta erakunde laguntzaileak) sinatuta.
- Practicuma hasi baino lehen, erakunde laguntzaileak eta eskolak ezinbestean sinatu behar dute lankidetza hitzarmena, eta ikastegiari igorri beharko zaio praktikaren formakuntza proiektua eta barne tutore baten izendapena.
- Ikasleak beren Practicuma egiteko erakunderen bat aurkitzeko gai ez badira, eskolak esleituko dio praktikak egiteko erakunde bat. Horretarako, ikaslea Practicumeko idazkaritzarekin harremanetan jarriko da.
b) Arkitektura/Hirigintza bulego edo Foru Aldundi/Udaletxea ez den beste erakunde batean praktikak
Praktikak arkitektura/hirigintza estudio edo Foru Aldundi/Udaletxea ez diren erakundeetan ere egin daitezke, betiere masterrean ematen dituen konpetentzia profesionalekin zuzenean lotutako jarduerak egiten badira. Practicuma modalitate honetan egiteko, urrats hauek jarraitu behar dira:
- Prozesua aurreko atalean aipatutako bera izango da, baina aldez aurretik Master Batzordeari oniritzia eskatu beharko zaio "Practicum beste mota bateko erakunde batean egiteko eskaera" (DOCX, 75 KB) dokumentuaren bidez. Dokumentu horretan, praktikak egingo diren enpresaren eta lan-testuinguruaren datuak jasoko dira, baita egin beharreko lanen aurreikuspena eta lan horiek Arkitekturako Unibertsitate Masterrak gaitzen dituen gaitasunetan deskribatutako prestakuntza-jardueren parte direla eta lanbidean jarduteko lan-jardunaren berezko prozedurekin erlazionatuta daudela egiaztatzen duen justifikazioa ere.
c) Practicum lan-kontratu baten bidez
Modalitate honetan, ikasleek lan-kontratu baten bidez praktikak egiten dituzte (gutxienez 225 orduz), masterrean ematen dituen konpetentzia profesionalekin zuzenean lotutako jarduerak egiten diren erakunderen batean. Practicuma modalitate honetan egiteko, urrats hauek jarraitu behar dira:
- Masterraren Batzorde Akademikoaren onarpena eskatu beharko da
urriaren 1etik 15era bitartean, eta dokumentazio hau aurkeztu
beharko da:
- Eskaera (DOCX, 76 Kb)
- Lan-kontratua, kontratuaren iraupena eta enpresaren datuak jasotzen dituena.
- Egin beharreko lanen eta lan-baldintzen deskribapena, dagokion estudioak edo enpresak sinatuta. Ziurtatu beharko da lanak zuzenean lotuta daudela masterrean ematen diren lanbide-gaitasunekin, eta gutxienez 225 ordu egingo direla.
d) Practicum beka baten bidez
Modalitate honetan, ikasleek praktikak beka baten bidez egiten dituzte, masterrean ematen dituen konpetentzia profesionalekin zuzenean lotutako jarduerak egiten diren erakunderen batean. Practicuma modalitate honetan egiteko, urrats hauek jarraitu behar dira:
- Masterraren Batzorde Akademikoaren onarpena eskatu beharko da
urriaren 1etik 15era bitartean, eta dokumentazio hau aurkeztu
beharko da:
- Eskaera (DOCX, 76 KB)
- Beka jaso izanaren ziurtagiria.
- Lan-kontratua edo empresa eta ikaslearen arteko hitzarmena.
- Egin beharreko lanen eta lan-baldintzen deskribapena, dagokion estudioak edo enpresak sinatuta. Ziurtatu beharko da lanak zuzenean lotuta daudela masterrean ematen diren lanbide-gaitasunekin, eta gutxienez 225 ordu egingo direla.
e) Practicum lan esperientziaren bidez
Masterra egiten hasi aurretik gutxienez 225 ordu arkitektura-estudio batean edo arkitekturarekin zerikusia duten lanetan lan egin duten ikasleak izan daitezke (norberaren kontura edo besteren kontura). Kasu horretan, lan-esperientziagatik kredituen aitorpena eskatu ahal izango da. Lan-esperientziagatik kredituak aitortzeko eskaera honela egingo da:
- Eskaera idazkaritzan egingo da, urriaren 1etik 15era bitartean, ikasturtearen hasieran.
-
Besteren kontura lan egin bada, dokumentazio hau
aurkeztuko da:
- Eskaera (DOCX, 75 KB)
- Gizarte Segurantzako lan-bizitza.
- Enpresak sinatutako egindako lanen ziurtagiria, egindako lanak masterrean ematen dituen lanbide-gaitasunekin zuzenean lotuta daudela egiaztatzeko.
-
Norberaren kontura Gizarte Segurantzan
autonomo gisa alta emanda norberaren kontura lan
egin bada, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
- Eskaera (DOCX, 75 KB)
- Autonomo alta-ziurtagiria
- Egindako lan garrantzitsuenen dokumentazioa jasotzen duen txostena, lan horiek masterrean ematen dituen konpetentzia profesionalekin zuzenean lotuta daudela egiaztatu ahal izateko.
-
Norberaren kontura
HNAn alta emanda eta Gizarte Segurantzan autonomo
gisa ez bada, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
- Eskaera (DOCX, 75 KB)
- HNA altaren ziurtagiria
- Egindako lan garrantzitsuenen dokumentazioa jasotzen duen txostena, lan horiek masterrean ematen dituen gaitasun profesionalekin zuzenean lotuta daudela egiaztatu ahal izateko.
f) Masterrean matrikulatu ondoren eta ikasturtea hasi aurretik egindako borondatezko praktiken bidezko practicuma
Masterreko matrikularen eta ikasturte hasieraren artean (uztailaren amaieratik urriaren hasierara) borondatezko praktikak egin dituzten ikasleak izan daitezke.
Kasu horretan, kredituak aitorpena eskatu ahal izango da, baldin eta egiaztatzen bada egindako lanak zuzenean lotuta daudela masterrak ematen dituen lanbide-gaitasunekin eta gutxienez 225 ordu lan egin dituztela. Praktika horiek honela baliozkotuko dira:
- Eskabidea idazkaritzan egingo da, urriaren 1etik 15era bitartean,
ikasturtearen hasieran, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko
dira:
- Eskaera (DOCX, 75 KB)
- Egindako lanen ziurtaggiria enpresak sinatuta.
- Kanpoko praktika akademikoen egiaztagiria.
Practicumaren edukia
Egin beharreko lanak
Ikasleak parte hartu eta laguntza eskaintzen du, praktiken helburuko erakunde laguntzailearen berezko eginkizunetan. Practicumean bi irudi dira funtsezko:
- Eskolaren aldetik, barne tutoretzaren arduraduna (tutorea).
- Erakunde laguntzailearen aldetik, kanpo tutoretzaren arduraduna (erakunde laguntzailearen begiralea).
Tutorearen eginkizunak
Honako hauek dira tutorearen eginkizunak: praktikak erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatu, praktikak bai ikasleak nola erakunde laguntzaileak behar bezala garatzen dituztela gainbegiratu, praktikaren garapenean sor litekeen edozein arazo ebatzi eta ikaslea kalifikatu.
Begiralearen eginkizunak
Honako hauek dira begiralearen eginkizuak: ikasleari harrera egin, bere jarduera antolatu, erakunde laguntzailean dagoen bitartean, eta ikaslearen jarduera gainbegiratu.
Practicumaren ebaluazioa
- Ebaluazio jarraiak ezartzen duen bezala, Instruktoreek eta tutoreek Ikaslegoak Practicum-ean zehar egindako lanaren iritziak partekatuko dituzte.
- Behin praktika epea bukatu eta gero, erakunde laguntzaileko instruktorek ebaluazio txosten baten bitartez Praktikatan izandako ikaslegoa ebakuatuko dute.
- Instruktoreak egindako txostena aintzat hartuta, Eskolako tutorea behin betiko notaren arduraduna izango da eta ebaluazio txosten bat prestatuko du.
- Ikaslegoak praktika bukaerako txosten bat prestatuko du.
- Tutore, instruktore eta ikaslegoaren txostenak GAUR plataforman igoko dira.
Dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Arautegi orokorra EHU (pdf, 419,49 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Practicum Hitzarmena – I Eranskina (docx, 58,20 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Practicum fitxa (docx, 80,41 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Practicum beste mota bateko erakunde batean egiteko eskaera (docx, 74,53 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Lan-kontratu baten bidezko Practicuma egiteko eskaera (docx, 75,71 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Beka baten bidezko Practicuma egiteko eskaera (docx, 75,71 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Lan-esperientziaren bidezko Practicumaren eskaera (docx, 75,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Borondatezko praktiken bidezko Practicumaren eskaera (docx, 74,76 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Begiralearen azken txostena (pdf, 232,42 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Tutorearen azken txostena (pdf, 106,73 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikaslearen azken txostena + Jarraipen orria (pdf, 294,21 Kb)
Asegurua
Ikasleek aseguru hauek dituzte masterrean matrikulatu ondoren.
- Nahitaezko aseguruak (Ikasleentzako asegurua eta EHU ikasle)