Enpresak sortzeko programak

Jakintzan oinarritutako ekonomiaren testuinguruan, oro har, garrantzi handia ematen zaio; alde batetik, espiritu ekintzaileak bultzatzeari; eta bestetik, enpresa berritzaileak nahiz balio erantsi handiko eta oinarri teknologikoko enpresa berriak babesteari (NBT). Horren harira, hainbat ikerketek erakutsi dutenez, edozein herrialdetan korrelazio positiboa dago enpresa berria, enpleguaren sorrera eta ekonomia garapena eta hazkundea aldagaien artean.

Euskal Herriak oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzeko gaitasuna izan behar du. Ekonomia egitura anizdun batetik abiatuta, enpresa horiek aberastasuna eta ongizatea sortzeko gai izango dira. Beraz, herritarren sen ekintzailea garatu behar da Euskal Herriko lurraldeetan zehar.
Oinarri teknologikoko enpresa berritzaileek sortutako gizarte eta ekonomia onurari buruz dagoen adostasunaren baitan kokatzen dira Euskal Herriko Unibertsitatearen egiturak eta programak:

Unibertsitateak eta erakundeek jakintzak gerturatzeko egitura baten beharra adierazi dute hainbatetan; beraz, neurri batean, ekimen horiek eskaera horri erantzunez sortu dira. Izan ere, horien bidez, ikasketa eremuan sortutako proiektuak enpresa-munduaren errealitatera gerturatu nahi dira. Pogrametako helburuak honako hauek dira:

  • Kultura ekintzailea sortzea eta garatzea
  • Jakintzaren eskualdatzea areagotzea
  • Ekonomia- eta enpresa-munduak hurbiltzea
  • Enpresa ekimenak sortzeko lagungarriak izan daitezkeen ideiak bultzatzea eta sustatzea