Breadcrumb

MOVILIDAD-Normativa-especifica-facultad

Mugikortasunerako baldintzak eta muga espezifikoak

  1. Arte Ederren Fakultateko Ikastetxe Batzordeak 2012ko urriaren 19an onartutako barne-araudiaren arabera, ikasleek 1. ziklo osoa gaindituta izan beharko dute, hau da, 1. eta 2. maila erabat onartuta. Ikasleek gainditu gabeko irakasgaiekin egin dezakete eskaera, baina bigarren mailako irakasgai batekin bakarrik. Eskaera egiteko unean graduko 1. eta 2. mailak erabat gaindituta dituzten ikasleek izango dute lehentasuna. Inola ere ezin izango dira onartu UPV/EHUn gainditu gabeko irakasgaiak mugikortasun-programen bidez egindako irakasgaiengatik.

     

  2. Era berean, ikasleak bete egin beharko ditu Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak ezartzen dituen baldintzak eta eskakizunak.

  3. Ikasleak egiaztatu beharko du, eskaera aurkeztu aurretik, UPV/EHUn egiten ari den titulu ofiziala lortzeko programa akademikoan agertzen direla aitortuak izango diren ikasketak, eta badagoela eskaintza nahikoa ikasleak ezagutzen duen hizkuntza batean.

  4. Ikasleak, mugikortasuna nazioartekoa bada, 30 kreditu egin beharko ditu, gutxienez, lau eta bost hilabeteko egonaldietan; eta gutxienez 60 kreditu ikasturteko osokoetan. Mugikortasuna SICUE programakoa bada, gutxienez 24 kreditu egin beharko ditu bost hilabeteko egonaldietan eta gutxienez 45 kreditu ikasturteko osokoetan. Guztira baliozkotuko diren kredituak ezingo dira izan 60 baino gehiago ikasturte osoko egonaldiaren kasuan, ezta 30 kreditu baino gehiago lauhileko batekoen kasuan.

  5. Ez da gomendatzen egitea mugikortasunik 4. mailako bigarren lauhilekoan, kreditu kopurua ez delako nahikoa, SEPIEren Erasmus+ arautegiaren eta Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren arautegiaren arabera.

  6. Mugikortasun egonaldiaren iraupena izango da unibertsitateek sinatuko duten bi aldeko hitzarmenean ezarritakoa (GAUReko eskaintzan agertuko dena).. Dena dela, atzerriko ikastegira heldu ondoren, lehenengo lauhilekoan nazioarteko mugikortasunean parte hartzen duten ikasleek egonaldia bigarren lauhilekora luzatzea eskatu ahal izango dute, betiere baldintzak batzuk betetzen badituzte eta ikastegiko koordinatzaileak eta kasuan kasuko errektoreordetzak onespena ematen badute. EZ da baimenduko egonaldia luzatzea 4. mailako 2. lauhilekoa egiteko, ez baitu egin beharreko gutxieneko kreditu kopurua. SICUE programaren kasuan  hilabeteko epea egongo da, plaza ematen denetik hasita, egonaldia laburtu edo luzatzeko eskaera aurkezteko.

  7. Ikasleak atzerriko erakundean jasoko dituen irakasgaiei dagokien hizkuntzaren jakite maila nahikoa izan beharko du. Lehentasuna izango dute ziurtagiriak eta/edo akreditazioak aurkeztuko dituzten ikasleek.

  8. Hitzarmen akademikoak bermatuko du UPV/EHUn matrikulatu eta atzerrian ikasitako kredituen aitorpena. Ikaslearen ardura izango da hitzarmen akademiko hori (Learning Agreement) ondo egitea GAURen bidez, eta bat etorri beharko da nahitaez automatrikularako daten barruan egindako matrikularekin.

  9. Hitzarmen akademikoan egonaldia egingo den ikasturteko irakasgaiak baino ezin daitezke sartu.  Era berean, ezin izango dira sartu "nahikoa", "suspentso" edo "aurkezteke” kalifikazioa jaso duten irakasgaiak.  Hitzarmenean zeozer aldatzen bada dekanordeak aurretik baimena eman barik, aldatutako irakasgaiak ezin izango dira akademikoki onartuko. Era beran, hizkuntzak ez dira aitorpen akademikorik jasango.

  10. Ikasturte osoko mugikortasuna egingo duten ikasleek argi izan behar dute ez dituztela izango notak lehenengo deialdian, Transcript of Records delakoaren tramiteak direla eta.

  11. Ikasleak nahitaezko gogobetetze inkesta bat bete beharko du egonaldian zehar eta, edonola ere, itzuli aurretik, kredituak aintzat hartzeko.

  12. Hirugarren mailako ikasleek lehentasuna izango dute, mugikortasun programa batean parte hartzeko duten aukera bakarra delako.

  13. Aurretik mugikortasunik egin ez duten ikasleek lehentasuna izango dute eta, aldi berean, espediente onena sarituko da.

  14. Lehentasuna izango dute BUDDY programan parte hartu eta programak eskatzen dituen gutxieneko zereginak bete dituzten ikasleek.

  15. Plazak esleituko dira puntuazioaren arabera, kontuan hartuta argitara emango diren hautaketa irizpideak.

  16. EZIN da hartu parte SICUE programan plaza lortu bada ERASMUS+/AL/OD programetan.

  17. Ikasleek helburuko unibertsitatean egin gura dituzten ikasketei dagokien titulazioan matrikulatuta egon beharko dute UPV/EHUn, bai mugikortasunerako eskaria (ERASMUS-LATINOAMERIKA-BESTE NORAKO BATZUK-SICUE) egiteko unean, bai mugikortasunean zehar.

  18. Kalifikaziorik ez baldin badago, eta “PASS” edo “APTO” soilik agertzen baldin bada, helburuko unibertsitateak kreditu horien lorpena ziurtatzen badu, irakasgai horren nota GAUR-en ikaslearen espedientearen batezbesteko izango da.

  19. Azken hitzarmen akademikoa (learning agreement) hiru aldeek sinaturik izan ezean helburuko unibertsitatean ikasketa aldia amaitu aurretik, ez da inolako aintzatespen akademikorik egingo.

  20. Fakultateko ikasketak zeharo praktikoak direnez, ezin izango da mugikortasun egonaldirik egin une horretan ikasketak on line bakarrik ematen ari diren ikastegietara. Ezinbesteko kasuetan (pandemia), banan-banan aztertuko dira laugarren mailako bigarren lauhilekoko ikasleen egoerak.

    Fakultateko ikasturtearen lauhileko bakoitza hastean eskolak helburu unibertsitatean aurrez aurrekoak izango direla baieztatuta ez duten ikasleek uko egin beharko diote mugikortasun horri.