Breadcrumb

Kalitatearen kudeaketa: KBBS + PE

Kalitate-politika eta -helburuak

Kalitatearen politika eta helburuak Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren Eskuliburuan eta Fakultatearen egungo Plan Estrategikoan jasotzen dira. KBBEren eskuliburuaren testutik laburpen-dokumentu hau sortu da:

Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS)

Kalitatearen Eskuliburu honek EHUko Arte Ederren Fakultateko Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS) azaltzen du. KBBSak aipatzen dituen jarduerak Fakultatean ematen diren titulazioak bermatzeko dira:

Gradukoak:

Masterrekoak:

Fakultatearen KBBS osatzen duen prozesu-mapak prozesuen, azpiprozesuen eta prozeduren deskribapen sistematikoa jasotzen du, baita horien artean dauden elkarreraginak ere.

Ikastetxeko Kalitate Batzordea Fakultate Batzarrak izendatzen du, eta Zuzendaritza Taldearekin batera parte hartzen du KBBSaren plangintza- eta jarraipen-lanetan eta ikastetxearen estrategiaren diseinuan. Ikastetxeko Kalitate Batzordea da, gainera, fakultateko zuzendaritza-taldea eta Fakultateko Batzarra laguntzen eta aholkatzen dituena tituluen curriculum-garapenaren plangintzan eta jarraipenean, EHUn ezarritako irakaskuntza-ikaskuntza ereduan oinarrituta.

Plan Estrategikoa (PE)

Dokumentu hau UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko lehenengo Plan Estrategikoa da (2025-2028). Urteetan zehar ikastegiaren ezaugarri izan diren kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa finkatzen du.

Fakultateko Batzordean aprobatuta: 2025-05-07

Kalitate Batzordea

Ikastetxeko Kalitate Batzordea Fakultate Batzarrak izendatzen du, arautegi propio bat dauka eta Zuzendaritza Taldearekin batera parte hartzen du KBBSaren plangintza- eta jarraipen-lanetan eta ikastetxearen estrategiaren diseinuan. Ikastetxeko Kalitate Batzordea da, gainera, fakultateko zuzendaritza-taldea eta Fakultateko Batzarra laguntzen eta aholkatzen dituena tituluen curriculum-garapenaren plangintzan eta jarraipenean, EHUn ezarritako irakaskuntza-ikaskuntza ereduan oinarrituta. Organo honek titulazioen jarraipen informeak eta urtero egiten den urteko kudeaketa txostenak (pdf, 57 Kb) berrikusten ditu.

Urteko Kudeaketa Planak eta Txostenak