Mugikortasuna: EHUko ikasleak

Mugikortasuna: EHUko ikasleak

Interesa baduzu EHUk hitzartuta dituen mugikortasun programaren bat egiteko, espero dugu hemen aurkituko duzula beharrezkoa duzun informazioa.

Mugikortasun-programei esker, Estatu mailan nahiz atzerrian egonaldiak egiteko aukera izango duzu.

  • Estatu espainiarreko unibertsitateetako mugikortasunetarako: SICUE
  • Nazioarteko unibertsitateetako mugikortasunetarako: Erasmus+ (Europa), Latinoamerika/AL eta Beste Norakoak/BN (Erresuma Batua, Suitza, AEB, Kanada, Asia eta Afrikako hainbat herrialde).

Irailaren bigarren hamabostaldian, EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak mugikortasun programa ezberdinak azaltzeko saioa eskeintzen du (informazio gehiago lortzeko esteka).

Urriaren erdialdean, Arte Ederretako Fakultatean beste bilera bat egingo dugu zalantzak argitzeko (data eta lekua zure ikasle helbidera iritsiko da).

Aplikazio habiaratuak

Tarjeta - Mugikortasuna | EHUko ikasleak: SICUE

Tarjeta-Mugikortasuna | EHUko ikasleak: Erasmus+, LA eta BN