Arte Ederren Fakultateko autobabeserako plana
UPV/EHUko eraikin guztiek dute Autobabeserako Plana, hau da, larrialdietan eraikina nola hustu zehazten duen dokumentua. Gaia oso garrantzitsua denez, informazio nagusia hemen jasota dago; nolanahi ere, xehetasun zehatzak nahi izanez gero, zure ikastegiko zuzendaritzari eska diezazkioke.
Kontrol zentroa eta lehen esku-hartzeko taldea
- Normalean, Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea eraikinetako atezaindegietan edo segurtasun arloan egoten dira.
- Arazoren bat antzemanez gero, jo haiengana lehenbailehen. Haiek jakingo dute zer egin.
- Eta alarma entzunez gero, irten eraikinetik. Zure segurtasuna dago jokoan.
Autobabeserako neurriak
Zure segurtasunagatik:
- Eraikinean sartzean, erreparatu irteera-seinaleei eta ebakuazio-gezi berdeei, horiek adierazten baitizute nondik irten behar duzun larrialdiren bat izanez gero.
- Zaindu eraikineko segurtasun bitartekoak (su itzalgailuak, su detektagailuak…). Gure segurtasuna bermatzeko daude.
- Ez ipini ezer su itzalgailu baten edo larrialdi irteera baten parean. Eta horien erabilera oztopatzen duen zerbait ikusiz gero, abisatu lehenbailehen atezaindegian.
Larrialdi eta ebakuazio kasuetan nola jardun
Zure segurtasunerako eta behin-behineko larrialdiak aurreikusteko, arren, kontuan hartu gomendio hauek:
- Eraikina utzi alerta seinalea entzuterakoan.
- Ebakuazio arduradunen argibideei jaramon egin.
- Ebakuazio edo larrialdi irteera hurbilenera jo.
- Biltokira joan (Zientzia eta Teknologia Fakultateko sarrera nagusiaren pareko plazara).
- Lasaitasuna mantendu, ez korri egin.
- Zerbait ahaztu baduzu, ez bueltatu horren bila.
- Igogailurik ez erabili.
- Seinaleetan erreparatu.
- Ez hartu premiazkoa ez den arriskurik.
Babes pertsonalerako batzordea
- Dekanoa: Ismael Manterola
- Administrazio Burua: Eider Zugadi
- Plangintzako eta Ekonomi Gaietarako Dekanordea: Izaskun Alonso
- Laborategiko teknikari espezialista: Ander Barragan
- Atezain nagusia: Jon Ortega García