Mugikortasuna | EHUko ikasleak: Norako unibertsitatean (Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak)

NORAKO UNIBERTSITATEAN

EHUko ikasleak: Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak

Egonaldiaren hasieraren eta amaieraren ziurtagiriak

 

Ziurtagiri hauen inprimakiak, behar dituzuen gainerako inprimakiak bezala, hemen aurkituko dituzue.

Ziurtagiria, norako-unibertsitateak behar bezala sinatuta eta zigilatuta NAZIOARTEKO HARREMANEN BULEGORA (NHB/ORI) bidali: movilidad.internacional@ehu.eus

EPEA: egonaldia hasten denetik hilabete bat.

 
Ziurtagiria ez bidaltzeak mugikortasuna baliogabetzea dakar. Horrekin, gainditutako irakasgaiak eta mugikortasun-beka bertan behera uztea ere.
 

Akordio akademikoaren aldaketak (justifikatutako arrazoiengatik) 

 

ERASMUS +

 
  • arteederrak.ikasleak-internazionala@ehu.eus helbidera idatzi, aldaketaren arrazoiak azalduz.
  • Aldaketak onartzen badira, EWPen aldatu.
  • Dena zuzen dagoela egiaztatu, behin gure sinadura lortuta, izaera definitzailea izango baitu eta ezin izango da berriro aldatu.
  • EWPen 3 sinadurak beharko dira berriz ere.
 

LATINOAMERIKA (LA) // BESTE NORAKOAK (BN)

 
  • "Mugikortasunean aldaketak" atala bete.
  • arteederrak.ikasleak-internazionala@ehu.eus helbidera idatzi, aldaketaren arrazoiak azalduz.
  • Aldaketak onartu ondoren, GAURen grabatu behar dituzu. Dena zuzen dagoela egiaztatu, behin gure sinadura lortuta, izaera definitzailea izango baitu eta ezin izango da berriro aldatu.
  • 3 sinadurak beharko dira berriz ere.
 

Egonaldia luzatzea

 

Lehenengo lauhilekoan doan ikasleak egonaldia luzatzeko aukera izango du, baldin eta behar besteko aurrerapenaz eskaera egiten badu eta EHUko eta norako unibertsitateko mugikortasun-koordinatzaileek onartzen badute.

EZ da diru-laguntza gehigarririk jasoko egonaldia luzatzean. Onarpen akademikoa baino ez du lortuko. Horretarako, Akordio Akademikoa eta aseguru medikoa luzatzeko konpromisoa hartuko du.