Mugikortasuna | EHUko ikasleak: Baldintzak (SICUE)

BALDINTZAK ETA MUGAK

EHUko ikasleak: SICUE

Ikastegiko araudia
 

Lehen eta bigarren mailak guztiz gaindituak izan behar dira (gehienez bigarren mailako irakasgai bat utzi daiteke). Eskabidea egiteko unean, lehentasuna izango dute graduko lehen zikloa erabat gaindituta duten ikasleek. EHUn gainditu gabeko irakasgaiak ezin izango dira inola ere sartu mugikortasun-programetan. 

Plazak esleitzerakoan, espediente akademikoaren batez besteko nota eta gainditutako kredituen kopurua hartuko dira kontuan.

Norakoan egin beharreko kredituak

  • 5 hilabete = 30 ECTS
  • 9 hilabete = 60 ECTS

Ezin dira hizkuntza-ikastaroak, gainditu gabeko irakasgaiak ezta ere curriculumenetik kanpoko ikastaroak sartu.

GOGORATU: Plazari uko egin arren, ERASMUS//LA//BN programaren deialdian plaza lortzen duenak EZIN izango da SICUE programako deialdira aurkeztu.

Mugikortasunaren iraupena

Mugikortasuna ikasturte osokoa edo lauhilekoa izan daiteke.

Gehienez 12 hilabete egin daitezke beste unibertsitate batean (estatukoa edo atzerrikoa).

Estatu mailako programa bat gehi nazioarteko programa bat egiteko aukera dago, beti ere, mugikortasun-hilabete guztiak 12 hilabetetik gorakoak ez badira.

Matrikula

EHUko Fakultateko matrikula uztailean egingo da, auto-matrikula egiteko garaian. Egingo diren irakasgai GUZTIAK matrikulatu beharko dira, mugikortasunaren iraupena edozein dela ere.