Inscripción

Izen ematea

Aurrematrikula eta matrikula eskaerak:

 

-Aurrematrikula eskaera egiteko aukera maiatzaren 23tik ekainaren 30era izango duzu. 

A) Zer egin behar dut aurrematrikula eskaera egiteko?

Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko Masterrean izena emateko bi pausu hauek eman behar dituzu eta biak nahitaezkoak dira.

1. GAUR programan izena eman. https://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/berezko-tituluak

2. Formularioa bete.

 

B) Matrikula: 2025eko Irailaren 10etik-16ra.

Behin Komisio Akademikoak hautaketa eginda, Masterra egiteko onartuak izan diren pertsonek matrikula egin behar dute eta behean aipatutakohelbidera dokumentazioa bidali (iraillean):

• NANaren fotokopia, edo pasaportearena (ikasle atzerritarrak).

• Graduondoko ikasketetarako sarrera tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. UPV/EHUn 1988az geroztik titulatuek ez dute agiri hori aurkeztu behar.

• Argazkia, atzeko aldean izena eta abizenak idatzita.
• Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria, ondoko artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria.


Prezioa: 2.940 euro. Kopuru honek, espezialitate bakarra hartzen du bere gain. Gehitzen den espezialitate bakoitzak 245€-ko gainkostua du.

Ordainketa egiteko kontua

KUTXABANK Nº 20950292923239008657
IBAN KODEA: ES8820950292923239008657
SWIFT edo BIC KODEA: BASKES2BXXX

 

Helbidea:

UPV/EHU

Gradu eta Graduondoko ikasketen arloko errektoreordetza

Berezko tituluetako Negozialekua

II. ikasgelategiaren eraikina

48940 Leioa

A quién va dirigido

Ikasleak

Masterrean sartzeko irizpideak:

• Edozein titulazio akademikoa.  Gradua (lehen lizentziatura eta diplomatura)

 

Onarpena:
• Gutxienez 20, gehienez 47 pertsona

 

Hautaketarako irizpideak:

• Curriculum Vitaea (web orrialdean egokitutako txantiloia)
• Elkarrizketa, aparteko kasuan