TITULACIONES_PROPIAS_Matricula_Pago

Matrikula: Zenbatekoa eta ordaintzeko era

Matrikularen inportea

Ikasleak matrikulagatik ordaindu beharrekoa (Gizarte Kontseiluak onartua) modu automatikoan kalkulatuko da matrikula eskaria egitean.

Matrikula-gastu finkoak:

Matrikularen prezioari tasa honi dagokion kantitatea gehituko zaio: (30,68€).Zenbateko hau ezin da zatitu.

 

Ordaintzeko era

1. Ikasleak eginiko ordainketa:

a) Matrikula formalizatzerakoan ematen den ordainagiri pertsonalizatuaz. Ordainagirion zenbatekoak aipatutako kutxan sartuko dira. Aurrezki-kutxak zigilatu eta balioztatuko du ordainagiriaren bidez eginiko diru-sarrera. Ordainagiriaren jatorrizkoa Berezko Ikasketen Unitatera igorriko da. Ikasleak ordainagiriaren bere kopia gorde beharko du, ordainketaren ziurtatzeko.

b) Nire ordainketen bidez, banka elektronikoaren erabiltzaile edo kreditu-txartel baten titular gisa.

c) Banku-transferentzia. Behin transferentzia egin eta gero, sarreraren egiaztagiria igorri beharko da Berezko Ikasketen Unitatera, honako e-posta honetara: berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus.

Tramite honek eragin liezaiokeen gastua bere konturatu izanen dira eta ez du inola ere matrikularen zenbatekoa murriztuko. Hortaz, ziurtatu beharko du Berezko Tituluen bulegoak matrikularen prezioari dagokion zenbateko zehatza jasoko duela.

2. Enpresa edo erakunde batek ikaslearen izenean eginiko ordainketa:

c) Banku-transferentzia. (ez da ordainagiri pertsonalizatua erabili behar). Transferentzia beherago adierazitako kontuan egin ostean, enpresa edo erakundearen izena (ordainketaren agindu-emailea) eta ikaslearena (kontzeptuan) adieraziko dira. Behin transferentzia egin eta gero, sarreraren egiaztagiria igorri beharko da Berezko Ikasketen Unitatera.

Ordainketaren egiaztatzeko, ez da fakturarik emango, egiaztapena baizik. Egiaztapena eman ahal izateko, erakundeak edo enpresak transferentziaren agindu-emaile gisa agertu behar du.  Egiaztapen hau matrikulatutako pertsonak beste inork ezin du eskatu eta, eskarian, bestelako datuen artean, enpresari dagozkion datuak (izena, IFK) eta egiaztapena igortzeko helbidea adieraziko dira.

 

Ordainketa egiteko kontua

KUTXABANK Nº 20950292923239008657
IBAN KODEA: ES8820950292923239008657
SWIFT edo BIC KODEA: BASKES2BXXX

 

Epeak

Ezarritako prezioak aldi bakarrean ordaindu ahalko dira, matrikula egiteko orduan, edo bi epetan, zenbateko berdinekin; lehenengoa matrikula egitean sartuko da, eta bigarrena, ondoren adierazten diren datetan.

Bigarren epeak egun hauetan ordainduko dira:
a. 2025ean egindako matrikula: 2026ko urtarrilaren 12tik 16ra.
b. 2026an egindako matrikula: 2026ko apirilaren 6tik 12ra.

 

Prezio publikoen salbuespen eta murrizpena

  • Matrikula prezioaren % 50, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat
  • Salbuespen osoa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat
    Familia ugariaren izaera diputazio edo organismo eskudunak emaniko titulu ofizial eta iraungi gabearen fotokopia konpultsatuaren bidez edo fotokopia eta jatorrizkoa, hauen erkatzeko, aurkeztuta egiaztatuko ahal da. Titulua iraungita balego, familia ugariak eskaintzen dituen onurak jaso ahal izango dituzte titulu horren berritzea tramitatzen ari dela egiaztatuko luketenek.
  • Salbuespen osoa, ekintza terroristen biktimentzat, bai eta hauen ezkontide eta seme-alabentzat ere
    Ekintza terroristen biktimaren izaera Barne Ministerioko Herritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuz egiaztatuko da.
  • Salbuespen osoa,  ezgaitasunak:

Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia batek Berezko Ikasketen aurautegian araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izan dezan, honako bi egoera hauetakoren batean egon beharko da: edo unibertsitate-ikasleak berak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, edo horren zuzeneko senideren batek % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea. Honako hauek hartzen dira zuzeneko senidetzat: ezkontidea edo berarekin iraunkorki bizi den pertsona (antzeko afektibitate-loturarekin), aita, ama, seme-alabak, neba-arrebak eta –otsailaren 18ko 3/2005 Legearen esparruan– harrerakoak direnak, baldin eta helbide berean erroldatuta badaude (3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa).

Izaera honen agertzeko, diputazio edo organismo eskudunak emaniko ziurtagiria aurkeztu beharko da.

  • Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
  • Nazioarteko babesaren eskatzaileek zein onuradunek eta aberrigabeek agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.

UPV/EHUko berezko tituluetan pertsona bakoitzak arrazoi bakarra argudiatu ahal izango du tasetatik salbuesteko

Era berean, interesdunek administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek 2025eko urtarrilaren 1ean interesdunaren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartuko du.

Edonola ere, 2025eko abenduaren 31 baino lehen entregatu beharko dute dagokion dokumentazio guztia.