Gizartearen etengabeko garapenak

 

Gizartearen etengabeko garapenak betebehar berriak sortu ditu eta hori, erronka iraunkorra izanen da erakunde ezberdinentzat. Azken hamarkadetan, gizartearen beharren artean emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko premia nabarmentzen da.
Berdintasun hori, gizartearen egitura eta funtzionamenduaren aldaketan oinarritu behar da derrigorrez. Igarotze zail eta luze honek hainbat faktore betetzea eskatzen du eta faktore horien artean profesional espezializatuekin kontatzeko beharra dago.

Testuinguru horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak 2001. urtetik berezko titulua den Emakume eta Gizonen berdintasun Masterra eskaintzen du. Haseratik master hau Emakunderen lankidetzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin garatu da.

Graduondo honek gizarteari egiten dion ekarpen nagusia zera da, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiteko pertsona espezializatu eta kualifikatuak sortzea. Berdintasun Agenteen prestakuntzaren zeharkako ikuspegia eta ikuspegi integrala dela eta, hainbat eremu izango dira aldaketa emankorrak jasango dituztenak: hezkuntza, kultura, lana, parte-hartze sozio-politikoa, kirola, etab.

Lan munduari dagokionez, azpimarra daiteke bai Administrazioaren alorrean eta baita enpresetan ere, praktiketako hainbat pertsona kontratatu direla iraupen ezberdineko lanak egiteko. Beste batzuek, emakumeak lan munduan izango duen harrera, sustapena, mantentzea eta kalitatearen aurrean sortzen diren beharrak eta oztopoak ikertzeko proiektuetan parte hartu dute. Azpimarratu behar da pertsona asko lan munduko profesionalak direla, izan ere, aurretik ere berdintasunaren politikarekin harremana duten erakunde ezberdinetan lanean aritu dira.

Bestalde, ikasleek hainbat erakunde, enpresa, fundazio, elkarte, alderdi politiko eta sindikatutan praktikak egiteko aukera dute. Prestakuntza helburuez gain, praktika zentruetan jarduera proiektu ezberdinak bideratzen dituzte gune koitzaren barruan. Azpimarratu behar da, unibertsitatearen eta praktika zentruen arteko lankidetzak, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko gizarteko konpromisoa pizten lagundu duela.