Martxoak 8, Emakumeen Eguna Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea- Donostia Atalan

Hautaketa bibliografikoa

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/26

Iritsi da berriro martxoaren 8a eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea- Donostia Atalako Berdintasuneko Batzordeak hautaketa bibliografiko berri bat aurkezten du, zenbait gaiei buruzko argitarapen batzuk zabaltzeko asmoz. Elkar erlazionatzeko bide berriak, berdintasuneko aldarrikapen klasikoak (baina beharrezkoak), gizonekin lana egiteko beharra, hizkuntza inklusiboa, arauditik haratago dihoazten joera batzuen patologizazioa, transexualitatea esatebaterako, ikasketa planetan genero formakuntza sartzearen beharra edo genero ikuspuntua osasun zientzietan. Martxoaren 2tik 13ra hautaketa horren liburuak eta pelikulak ikusgai egongo dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko- Donostia Atalako liburutegian.