Eduki publikatzailea

EHUBiblioteka#positiboa naiz

Zabaldu zure keinu jasangarri eta osasungarriak sare sozialetan eta parte hartu gure zozketan

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/11

Irudia

Gipuzkoako Campuseko Liburutegiak, Berraktibatu+Unibertsitateak programaren testuinguruan, keinu txiki bat proposatzen dizuegu, bizitzea egokitu zaigun egoera hau modu POSITIBOagoan ikusten laguntzeko.

Asmo horrekin, ekimen batean parte hartzea proposatzen dizuegu, sare sozialetan argazki baten bidez zuen ohitura jasangarri eta osasungarriak erakustea.

Proposamenek zerikusia izan dezakete pandemiaren ondorioz berriki eskuratu duzuen edo maiztasunez praktikatu duzuen edozein jarduerarekin:

  • Campusera oinez edo bizikletaz joatea
  • Naturaz gehiago gozatzea
  • Hurbileko dendetan erostea
  • Gehiago irakurtzea
  • Erretzeari uztea,...

Parte-hartzaileen artean 100 euroko opari bonoa zozketatuko da ehudendan gastatzeko.

Nork har dezake parte?

UPV/EHUko kide guztiek: ikasle, AZP, IRIak

Nola?

Sare Sozialetara zuen ohitura osasungarri eta jasangarriaren proposamena erakusten duen argazki bat igoz.

Gure profiletako bat jarraitu eta zure argitalpenean etiketatu beharko duzu, Hashtag: #positiboanaiz

Instagramen #UPVEHU bilatzean aurkituko dituzuen kanpainako GIF-ak erabili ditzakezue.

Noiz?

Martxoaren 12tik 25era bitartean argitaratu ahal izango dituzue zuen argazkiak.