Eduki publikatzailea

Sarbide irekiko argitalpena UPV/EHUn

CRUE-CSIC eraldatze-akordioak: 2021-2022 erabilera-txostena

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/30

Lau argitaletxe akademikorekin (Elsevier, Springer, Wiley, ACS) sinatutako akordioek UPV/EHUko ikertzaileen esku jarri dute sarbide irekian argitaratzeko aldizkari-katalogo zabal bat, APC kostuak (Article Processing Charges) bere gain hartu beharrik izan gabe. Honekin batera doan txostenean, unibertsitateko langileek argitaletxe horietako aldizkarietan 2021-22 urteetan irekian argitaratutako produkzioari buruzko datuak ikus daitezke.

2023. urtetik, akordioak IEEE (Institute of Electrical and Electronic Engineers) eta RSC (Royal Society of Chemistry) argitaletxeetara hedatu dira.