Eraldatze-akordioak

Zer dira Eraldatze-akordioak?

Azken urteotan, bai Europako Batzordean (2008), bai Espainiako estatuan (2011), lege-esparruan izandako aldaketak funts publikoekin finantzatutako ikerketen ekoizpena sarbide irekian (OA) argitaratzera behartu ditu ikertzaileak.

CRUEk 2019an Compromisos de las Universidades Españolas ante la Open Science argitaratu zuen. Konpromiso hauen artean, besteak beste, "argitalpen zientifikoen editoreekin egingo den negoziazio orotan berehalako sarbide irekia ezartzea eta, aldi berean, bidezko prezioa ordaintzea sustatu zuen. Prezio horrek ez du inola ere egungoa baino gastu handiagoa ekarri behar, komunikazio zientifikoaren sistema jasangarria izan dadin".

Zientzia Irekira begira eginiko aldaketa eta ekintza horiek Eraldatze-Akordio jakin batzuk sortu dituzte. Eraldatze-akordioak instituzioen eta argitaletxeen arteko kontratuak dira, edizio akademikoaren oinarri den negozio-eredua aldatzea helburu dutelarik, harpidetza-eredu batetik beste eredu batera pasatuz, non argitaletxeek bidezko prezioa jasoko duten sarbide irekiko argitalpen-zerbitzuengatik.

2011n, UPV/EHUk ADDI erakunde-biltegia sortu zuen, eta, hala, irekian hedatzeko sustapenari ekin zion. Berlingo deklarazioa sinatu ondoren, 2017an Unibertsitateak sarrera irekiari buruzko politika instituzionala argitaratu zuen.

Eraldatze-akordioen (AT) menpe argitaratzeko arauak

Hautagarritasun politikak eta irizpideak

Argitaletxeen baldintzak eta akordioak ezberdinak izan arren, dokumentu honek APC (Articles Publishing Charge) kostuak eraldatze-akordioen kontura estaltzeko egiten diren eskaerak hautatuak izateko gomendio komunak adierazi nahi ditu.

Egilearen konpromisoak

  • Egile arduraduna harremanetarako egile gisa agertzen dena izango da eta Unibertsitatearen direktorioan bertako langile edo langile atxiki gisa agertu behar du artikulua bidaltzen denean.
  • Ezinbestekoa da egileak hurrengoa egitea:
    • Erakundeko kide gisa bere afiliazio-datuekin egoki identifikatzea (Erakunde-afiliazioa UPV/EHUn: izendapen bibliografiko bakarra).
    • ehu.eus domeinua duen helbide elektroniko bat izatea, aldizkariarekin zein bibliotekarekin harremanetan jartzeko.
    • Artikulua erakunde-biltegian uztea.
    • Unibertsitateari eskerrak emateko adierazpena idatziz jasota egotea (Open Access funding provided by University of Basque Country).

Egileen kategoriak

Akordioari heldu ahal izateko egile arduradunak unibertsitateko langilea izan behar du, langile emerituak, ohorezko langile laguntzaileak, ikerketarako langile akademikoak eta Ikerbasqueko langileak barne, unibertsitatera atxikita baldin badaude.

Akordioari heldu ahal izango diote ere UPV/EHUko doktoretza-programa batean matrikulatuta dauden ikasleek, zuzendaria unibertsitateko langilea baldin bada aurreko paragrafoan azaltzen diren baldintzen arabera eta artikulua sinatzen baldin badu, harremanetarako egilea ikaslea izan arren.

Dokumentu-tipologia

Akordioek “ikerketa-artikulutzat” jotzen diren argitalpenak dituzte helburu.

Bibliotekak baliozkotzea

Bibliotekak eraldatze-akordioaren APC (Article Processing Charge) karguaren baliozkotze-prozesuan parte hartzen du, hautagarritasuna ezarritako irizpideen arabera bete dela bermatzeko.

Bibliotekako langileek aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzak egiaztatuko dituzte artikulua argitaratzen eta erakunde-biltegian sartzen den unean. Bidalitako artikuluarekin konparatuta argitaratutako bertsioan edozein aldaketa baldin badago eta horrek eskatutako baldintzak ez betetzea ekartzen badu, egileak edo sinatu duten beste egileek zigorra izango dute hurrengo artikuluen APCak ordaintzeko hautagarritasunari dagokionez.

CRUE-CSIC Eraldatze-akordioak

Crue Espainiako unibertsitateek eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) estatuko lehen eraldatze-akordioak sinatu dituzte lau argitaletxe zientifiko garrantzitsuekin eta, akordio hauen arabera, bibliotekek egindako harpidetzen bidez aldizkako argitalpenen bildumara sarbidea izateaz gain, ikertzaileek sarbide irekian argitaratu ahal izango dituzte artikuluak APC (Article Processing Charge) delakoa ordaindu beharrik gabe.

Akordio hauen barne dauden argitaletxeak hurrengoak dira: Elsevier, Springer, Wiley eta American Chemical Society (ACS).

Sarbide irekiko argitalpena aldizkari hibridoetan egin ahal izango da, hau da, sarbide irekiko zenbait artikulu dituzten harpidetzako aldizkarietan. Gold OA aldizkariak akordioetatik kanpo geratu dira.

Eraldatze-akordioa - Elsevier
Eraldatze-akordioa - Springer
Eraldatze-akordioa - Wiley
Eraldatze-akordioa - ACS

Cambridge University Press-ekin eginiko "Read & Publish" akordio eraldatzailea

2021eko urtarrilean, Unibertsitateak Cambridge University Press-ekin 2021-2023 urte bitarteko akordioa egin du. "Read & Publish" eredupean eginiko akordio honek, Cambridge University Press aldizkarien bilduma osora sarbidea ematen du, eta artikuluak irekian argitaratzeko %100ko estaldura du, bai aldizkari hibridoetan (sarbide irekiko artikuluak eta harpidetza bidezkoak konbinatzen dituzten aldizkariak), bai Gold aldizkarietan (hauetan artikulu guztiak sarrera irekia dute) zein ikertzaile guztientzat, beti ere korrespondentzia-egile bezala azaltzen badira.

RightsLink izeneko OA Agreement Manager tresnak, Read & Publish akordioetan transakzio hauek errazten ditu eta Bibliotekak kudeatua da.