Liburuak, zentzumen guztiekin

Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/07

Liburuek gure begiak bereganatzen dituzte eta gure eskuak luzatzen dizkiegu. Gure eskuak haiengana doaz, begiztatzeko edo irakurtzeko ez ezik, baita usaintzeko eta entzuteko ere. Irentsi egiten dituztenak badaudela ere esaten dute.

Erakusketa honetan liburuekiko daukagun zentzumen-harremana, ikusmen eta ukimenaren bidez nagusiki, azpimarratu nahi dugu.

Gure eskuek, modu saihestezinean, liburuak akitzen dituzte, baina batzuetan,  berariazko aztarnak uzten dituzte: irrifarrea sortarazten diguten glosak, eskertzen dugun oparitxoa edo norbait ezezagunaren arrastoa. Baina, bestetan, gure eskuek gogor orbainduta edo larri zaurituta uzten dituzte liburuak, beste norbaitek irakurtzea zailduz edo eragotziz. Suntsipenatik artearen gauzatze berri bat sor daitekeela norbaiti otu dakioke. Agian.

Honen guztiaren inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.

Liburutegiko liburuak kolektibitatekoak direla gogorarazi nahi dizuegu baita ere. Kontuan eduki, mesedez, liburuak azpimarratzeko tentaldian erori baino lehen.

Erakusketa, 2019ko Liburuaren Eguna ospatzeko irekita, aurtengo udaberrian izango dugu Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako atondoan.