null

Arkitektura berrogeialdian

Formatu elektronikoan dauden arkitektura eta erlazionaturiko gaien buruzko lanen hautaketa bibliografikoa

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/29

Pandemia garai hauetan, bereziki funts fisikoak eskuratzeko zailtasunekin, Liburutegiek bere bilduma elektronikoen garratzia azpimarratu dute.  Garai onak dira gogoarazteko Liburutegiak leku fisiko bat izatera bakarrik ez direla mugatzen, baizik eta, aspalditik, bere espazio birtuala ere badutela. Horrela, ehuBibliotekak, errekurtso elektronikoen bilduma haundia dauka: milioi erdi monografi digital, 30.000 aldizkari elektroniko baino gehiago eta bere erakunde gordailuan hamalau mila argitalpen baino gehiago, harpidetutako hainbat datu-basetara online sarreraz gain.

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Arkitektura Atalak hautaketa bibliografikoa prestatu du formatu elektronikoan dauden arkitektura eta erlazionaturiko gaien buruzko lanekin. Bibliografia honek mota guztietako dokumentuak biltzen ditu (liburuak, biltzarretako aktak, tesiak, aldizkako argitalpenak, aldizkarietako artikuluak, etabar), dokumentu-tipologia horiek guztiek beren bertsio digitala dutela gogoarazteko modu gisa. Bibliografian, sartzeko modua adierazten da; izan ere, dokumentu batzuk sarbide librea daukate (Open Access), baina beste batzuk UPV/EHUko unibertsitate-komunitatearentzat dira eskuragarri ehuBibliotekaren arpidetza daukatelako. eLibro eta ePrest plataformen erreferentziak sartu dira ere. Azkeneko honek, lineako irakurketaz gain, mailegua ere ahalbidetzen du, hau da, ale desberdinak eta denbora jakin baterako hainbat irakurgailutara deskargatzea.