Eduki publikatzailea

Ongi etorri Liburutegira!

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/13

Unibertsitateko Liburutegiak ongietorria ematen dizu hastera zoazen ikaskuntza etapa berri honetara. Unibertsitate aldi honetan zehar gure baliabide eta zerbitzu guztiekin laguntzea gustatuko litzaiguke. Gogoan izan: gure baliabide eta zerbitzuak erabili bitartean duzun edozein zailtasun edo zalantzarekin, jarri harremanetan gure langileekin. Zure esanetara gaude.

Gure liburutegiko baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko, biblioLAGUN – BASIC 2023/2024 online ikastaroa duzu. Sartzeko, identifika zaitez LDAP kredentzial korporatiboarekin (hots, eGela-rako erabiltzen duzun kredentzial bera). Zeure kabuz matrikulatu beharko zara; horretarako, nahiago duzun hizkuntza eta zure ikastetxea aukeratu beharko dituzu.

Liburutegia zortzi urratsetan ezagutzeko dokumentu eta bideo sorta bat du: katalogoa, “Nire kontua” aktibatzearen abantailak, mailegu zerbitzua, aretoko kontsulta, aldizkarien bilduma, liburu elektronikoak, aipu eta erreferentzietarako sarrera bat eta, azkenik, zure liburutegiarekin harremanetan jartzeko modua.

Espero dugu jarduera interesgarria izatea eta liburutegia hobeto ezagutzen laguntzea.