Argitalpenaren kalitatea

Espainiako nahiz atzerriko Giza eta Gizarte Zientzietako argitalpenen kalitate adierazleak biltzen ditu. Argitaletxeen sailkapen orokor bat eskaintzen du, bai eta adituen iritzian oinarritutako diziplinen araberako beste sailkapen batzuk ere. Horrez gain, argitaletxeen gaikako espezializazioari buruzko informazioa ematen du, bai eta originalak hautatzeko duen sistemari buruzko informazioa ere.

 

Edizio Akademikoko Kalitate Zigilua lortzeko plataforma, Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen Batasunak (UNE) sustatua eta Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) bermatua. Dagoeneko CEA-APQ kalitate-zigilua duten bildumak (azken eguneratzea).

 

  • ie-CSIC (CSIC editoreen eta argitaletxeen indizea)

Argitaletxeen zerrenda, kalitatearen arabera kategorizatuak (handia, ertaina, txikia). 2018ko zerrenda (pdf, 2,9 Mb).

 

Giza eta Gizarte Zientzietako monografia zientifikoen argitaletxeen eragina neurtzen duen indize bibliometrikoa. Espainiako unibertsitate publikoetako ikertzaileek argitaratutako eta Google Scholar-en indexatutako (2012ra arte) liburuen aipamenen zenbaketan oinarritzen da.

 

Giza eta Gizarte Zientzietako liburu zientifikoetako argitalpenen hedapena eta ikusgarritasuna neurtzen dituen indize bibliometrikoa, REBIUN katalogoan (Espainiako unibertsitate biblioteken katalogo kolektiboa) bildutako liburuen zenbaketan oinarrituta.