Ikerketaren ebaluazioa
Bibliotekak, irakaskuntza eta ikerkuntzaren ebaluaketaren prozesuetan parte hartzeko asmoa duten irakasle eta ikertzaileei, orientabide eta laguntza eskaintzen die. Hona hemen adierzaten diren baliabideak, produkzio zientifikoaren kalitate adierazleak aurkitzeko tresna eta informazio iturriak dira nagusiki. Era horretan, eguneratutako informazioa eskura daiteke, seiurteko eta egiaztapenen eskaerak aurkezteko helburuz.
Ebaluazio agentziak
- ANECA (Agencia nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación): Beste eginkizunen artean, unibertsitate irakasleen kidegoetan sartzeko irakasleen ebaluaketa eta egiaztapenaz arduratzen da.
- CNEAI (Comisión Nacional de Evaluación de la Actividad Investigadora): Irakasleen ikerkuntzaren borondatezko ebaluaketaz arduratzen da, ikerkuntza ordainsari-osagarriak banatzeko asmoz (seiurtekoak)
- UNIBASQ (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia): Lan kontratua duten irakasleen ebaluaketa eta egiaztapenaz arduratzen da, seiurtekoak barne. Gainera, Euskal Autonomi Elkateko ordainzari-osagarriak banatzeko, irakasle guztien ebaluaketa egiten du.
Eragin faktorea
Eragin faktorea adierazle bat da, aldizkari bat urte jakin batean batez beste zenbat aldiz aipatu den neurtzen duena. Adierazle horri esker, aldizkariak alderatu daitezke, eragin faktorearen araberako rankingak egin, eta aldizkari bakoitzaren garrantzi erlatiboa islatu.
- Journal Citation Reports (JCR). Thomson Reuters-en Web of Science (WoS) plataforman oinarritutako eragin faktorearen indizea. Urtero bi edizio izaten ditu: Science eta Social Science. Hauxe da, gaur egun, agentzia guztiek argitalpenen kalitatea ebaluatzeko kontuan hartzen duten adierazle nagusiena. Garrantzi handia ematen zaio argitalpenaren kokapenari, dagokion arlo zientifikoaren ranking-ean (hain zuzen, zein laurdenan dago).
- Scimago Journal & Country Rank (SJR).Espainiako zenbait unibertsitate eta CSIC barne hartzen dituen Scimago taldeak sortutako gunea, aldizkarien kalitatea neurtzeko Elsevierren Scopus datu basean oinarritutako indize berri bat sartu duena mundu mailan.
- IN-RECH. Giza zientzien arloko Espainiako aldizkarien eragin indizea (2004-2008). Ez eguneratuta
- IN-RECS. Gizarte zientzien arloko Espainiako aldizkarien eragin indizea (1996-2011). Ez eguneratuta
- IN-RECJ. Lege zientzien arloko Espainiako aldizkarien eragin indizea (2001-2010). Ez eguneratuta
- RESH. Gizarte eta giza zientzien arloko Espainiako aldizkariak (2005-2009). Ez eguneratuta
Argitalpenen kalitatea neurtzeko irizpideak. Aldizkariak
Honako iturri hauek, zerrendatuta duten aldizkarien argitalpen kalitate irizpideak adierazten dituzte.
- LATINDEX. Latinoamerikako, Karibeko, Espainiako eta Portugaleko aldizkari zientifikoetarako tokiko informazio sistema
- DICE. Giza zientzien arloko eta gizarte eta lege zientzien arloko Espainiako aldizkarien hedapena eta argitalpen horien kalitatea
- ERIH (European Reference Index for the Humanities).ESF (European Science Foundation) fundazioaren eta HERA (Humanities in the European Research Area) partzuergoaren proiektua, aldizkariak nazioarteko ikusgarritasunaren arabera sailkatzen dituena.
- CARHUS PLUS.Revistes Cientifiques de Ciencies Socials i Humanitats
- RESH. Gizarte eta giza zientzien arloko Espainiako aldizkariak
- CIRC. Aldizkari zientifikoen sailkapen integratua
- Giza zientzien arloko Espainiako aldizkari zientifikoen kategorizazioa (ANEP/FECYT)
- FECYTek akreditatutako aldizkariak
Argitalpenen kalitatea neurtzeko irizpideak. Liburuak
Liburuei dagokienez, argitaletxe akademikoen kalitate-adierazleak zenbait baliabidetan biltzen dira, honako huaek bezala:
- SPI. Scholarly Publisher's Indicators. Books in Humanities and Social Sciences. Argitaletxe akademikoak/zientifikoak bilatzeko adierazleak.
- Publisher's Scholar Metrics. Giza zientzien eta gizarte zientzien arloetako argitalpen monografien eragina neurtu nahi duen indize bibliometrikoa.
- Books Publisher's Library Metrics. Giza zientzien eta gizarte zientzien arloetako liburu zientifikoetako argitalpenen hedapena eta ikusgarritasuna neurtu nahi dituen indize bibliometrikoa (REBIUNen oinarrituta)
- Argitalpen akademikoen kalitatezko zigilua (ANECA-FECYT-UNE)
Datu baseetan agertzea
Honako baliabide hauetan, aldizkari ugari zein datu basetan indexatuta dauden adierzaten da.
- ULRICHSWEB. Ulrichsweb mota askotariko 300.000 aldizkako argitalpeni baino gehiagori buruz argitalpen akademikoak, ikerketa arlokoak, aldizkari elektronikoak, parekoek ikuskatutako tituluak, sona handiko aldizkariak, egunkariak, informazio buletinak, etab. −, serieko argitalpenak deituak ere, xehetasunak ematen dituen informazio iturri bat da, erabiltzen erraza dena.
- MIAR. Matriu d'Informació per a l'Avaluació de Revistas.Bartzelonako Unibertsitateak egindako datu basea, gizarte eta giza zientzietako aldizkari zientifikoen zerrenda selektiboak egiten dituena. Zerrenda horietan Espainiako aldizkariak nazioartean kokatzeko eta horiek nazioarteko aldizkariekin alderatzeko informazio erabilgarria aurki daiteke.
- LATINDEX. Latinoamerikako, Karibeko, Espainiako eta Portugaleko aldizkari zientifikoetarako tokiko informazio sistema
- DICE. Giza zientzien arloko eta gizarte eta lege zientzien arloko Espainiako aldizkarien hedapena eta argitalpen horien kalitatea
- RESH. Gizarte eta giza zientzien arloko Espainiako aldizkariak
- Master Journal List (WoS)
- Book Citation Index. Master Book List
Dokumentu bateko aipamenak bilatzea
Eragin-indize tresnek eta aldizkarien katalogoek aldizkari osoren adierazleak eskaintzen dituzte. Horietaz gain, lan edo artikulu zehatz baten eragina neurtzeko, jaso dituen aipamenak kontuan hartu behar ditugu. Honako baliabide hauen bitartez ezagu ditzakegu:
Kalitatearen beste adierazle batzuk
- Essential Science Indicators (ESI)
- EigenFactor.org Nazioarteko aldizkariei buruzko datu metrikoen iturria, Journal Citation Reports-ek aipamenei buruz duen informazioan eta Google-ren Page Rank-en antzeko garrantzia neurtzeko algoritmoen aplikazioan oinarrituta dagoena.
- Gizarte zientzien arloko Espainiako aldizkarien zerrenda H indizearen arabera
- Lege zientzien arloko Espainiako aldizkarien zerrenda H indizearen arabera
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2007-2011)
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2008-2012)
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2009-2013)
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2010-2014)
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2011-2015)
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2012-2016)
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2013-2017)
- Espainiako aldizkari zientifikoen H indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2014-2018)
- Proceedings Scholar Metrics 2017: Informatika eta ingeniaritzazko kongresuen H Indizea Google Scholar Metrics-en arabera (2012-2016)